San Esteban (itsasontzia)
Itxura
| San Esteban (itsasontzia) | |
|---|---|
| Jatorrizko herrialdea | Espainia |
| Historia | |
| Uretaratzea | 1604ko martxoa |
| Kudeatzailea | Espainiako Itsas Armada |
| Erregistro-herrialdea | Espainia |
| Propulsatzailea | Bela |
San Esteban Espainiako Itsas Armadaren galeoia izan zen. Colindresko ontziolan eraikia, 1607an Lapurdi Itsasegiaren aurrean ekaitz batek hondoratu zuen.
San Esteban Espainiako armadaren 549 tonako galeoia zen.[1] 9 metroko sakonera, 16,3 metroko zabalera eta 52,5 metroko luzera zuen.[2] Bizkaiko eskuadroiarena izan zen, penintsulako iparraldeko kostaldeko defentsen arduraduna.[3] 34 hilabetez izan zen zerbitzuan, 1604ko martxotik 1607ko urtarrilera arte.[1]
Lisboatik Pasaiara zihoazen beste zortzi itsasontzirekin batera, San Esteban ontzia ekaitz batean harrapatuta geratu zen eta noraezean joan zen Bidarteko barratik gertu. 1607ko urtarrilaren 4an hondoratu zen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Cisneros Cunchillos, Palacio Ramos & Castañedo Galán 1997, 61 orr. .
- ↑ Cisneros Cunchillos, Palacio Ramos & Castañedo Galán 1997, 60 orr. .
- ↑ a b (Ingelesez) «San Esteban 1607» wrecksite.eu.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Cisneros Cunchillos, Miguel; Palacio Ramos, Rafael; Castañedo Galán, Juan M.. (1997). El astillero de Colindres (Cantabria) en la época de los Austrias menores: arqueología y construcción naval. Universidad de Cantabria ISBN 978-84-8102-169-1..