Edukira joan

San Ezteberen koroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Ezteberen koroa
Historia
Kokapena
KokapenaBudapesteko Legebiltzarra
Honen parteHungarian coronation regalia (en) Itzuli

San Ezteberen koroa edo Hungariako Koroa Santua (hungarieraz: Szent Korona; alemanez: Stephanskrone; serbokroazieraz: Kruna svetoga Stjepana; eslovakieraz: Svätoštefanská koruna}} latinez: Sacra Corona) XII. mendetik Hungariako Erresuman erabiltzen den koroatze-koroa da. San Eztebe I.a Hungariakoa erregearen izena du. 50 errege baino gehiagoren koroatzean erabili zen, azken Karlos IV.a. Koroatu gabeko errege bakarrak Ladislao, Joan Sigismundo Zápolya eta Josef II.a izan ziren.

Koroaren esmalteak Bizantzion egin ziren, 1070eko hamarkadan seguruenik. Koroa Mikel VII.a Dukas enperadoreak Géza I.a erregeari egindako oparia izan zen, nahiz eta, herri-tradizioaren arabera, Eztebe I.ari egindako aita santuaren oparia izan. Koroa Santua izena 1256an erabili zen lehen aldiz eta XIV. mendean errege boterearen ikur bakarra bihurtu zen.

Hungariako Bigarren Mundu Gerrako porrotaren ondoren, soldadu estatubatuarrek Ameriketako Estatu Batuetara eraman zuten komunistek lor ez zezaten. Jimmy Carter presidentearen ekimenez, Hungariara itzuli zuten 1977an. 2000tik Hungariako Legebiltzarran dago ikusgai.

Ikonoek koroan duten egoeraren zirriborroa

Koroa urrez eginda dago eta esmaltezko hemeretzi ikonoz, perlaz, harri erdipreziatuz eta almandinoz apainduta dago.

Hiru zati ditu:

  • "Abroncs" (Corona graeca)
  • "Keresztpántok" (Corona latina)
  • Goiko gurutzea makurtuta

Gainera, lau zintzilikario ditu, bi diademaren alde banatan eta bat atzean.

Corona graeca

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5.2 cm-ko zabalera du eta 20.5 cm-ko diametroa.

Esmalteek Kristo Pantokrator, Mikel goiaingerua, Gabriel goiaingerua, San Jurgi, San Demetrio, San Kosme, San Damian, Mikel VII.a Dukas enperadorea, Konstantino Dukas, eta Géza I.a Hungariakoa erregea irudikatzen dituzte.

Geza I.aren ikonoak inskripzio hau du: ΓΕΩΒΙΤΖΑϹ ΠΙΣΤΟϹ ΚΡΑΛΗϹ ΤΟΥΡΚΙΑϹ (Geōbitzas pistós králēs Tourkías, Géza I.a, turkiarren lurreko errege leiala).

Corona latina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5.2 cm-ko zabalera duten urrezko lau zerrendak osatzen dute, 7,2 x 7,2 cm-ko panel zentral batean soldatuta.

Erdiko panela, Kristo Pantokratorren irudiarekin ornatuta dago. Beste ikono batzuek San Filipe, San Joan, San Paulo, San Petri, Santiago eta San Andres irudikatzen dituzte. San Tomas eta San Bartolome ezkutuan daude.

Gurutzea Kristo Pantokrator irudikatzen duen panel nagusiaren gainean dago. XVII. mendetik okertuta dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]