San Ferminen irudia (Santo Domingoko aldapa, Iruñea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Iruñeko Santo Domingoko aldapan dagoen irudiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Fermin (argipena)».
San Ferminen irudia
Pamplona SanFermin.jpg
San Ferminen irudia Santo Domingoko aldapan.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Lurraldea  Nafarroa
Herria Iruñea
Helbidea Santo Domingoko aldapa
Iruñeko Alde Zaharra
Arkitektura

San Ferminen irudia Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharrean dagoen San Ferminen irudi bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santo Domingoko aldapan dago, Nafarroako Museoaren azpian eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren alboan.

Iruñeko entzierroko abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunero-egunero San Fermin jaietan zehar eta uztailaren 7tik 14ra arte, Iruñeko entzierroak hasi aurretik lasterkariek Santo Domingoko aldapako San Fermin santuaren irudi aurrean honako usadiozko gaztelaniazko abesti hau hiru aldiz abestu ohi dute:[1]

« A San Fermin pedimos
por ser nuestro patrón,
nos guie en el encierro
dándonos su bendición
¡Viva San Fermín! Gora San Fermin!
 »

2009. urtetik aurrera bertan urtero-urtero ohikoak diren lasterketari talde baten ekimenez eta San Fermin jaietako une garrantzitsuenetako bat den honetan euskarak ere bere tokia izan dezan, abestia bi hizkuntzetan abesten da. Euskarazko bertsioa honako hau da, akatsak eta guzti:

« Entzun arren San Fermin
zu zaitugu patroi,
zuzendu gure oinak
entzierro hontan otoi.
¡Viva San Fermín! Gora San Fermin!
 »

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.sanfermin.com/index.php/es/sf09/noticias/el-cantico-del-encierro-en-euskara-y-castellano el-cantico-del-encierro-en-euskara-y-castellano. 2009. Sanfermin.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Ferminen irudia (Santo Domingoko aldapa, Iruñea)