San Francisco Javier Zentroa, lehen San Francisco Javier psikogeriatrikoa zena, gaixo kronikoak hartzeko erietxea da, Psikiatria eta Neurologia arloan jarduten duena. Atarrabiako etorbidean dago, Iruñean.[1]
Osasunbidearen erreferentziazko zentroa da asaldura mental larria duten pazienteak artatzeko. Egun, zentroak asaldura mental larriak modalitate desberdinetan dituzten pazienteentzako arreta eskaintzen du. Osasun Mentaleko Errehabilitazio Unitateak 28 ohe eta Eguneko Zentroko 32 plaza ditu; Eguneko Ospitale Psikogeriatrikoak eguneko ospitaleko 20 plaza eta dementzia duten pazienteentzako estimulazio kognitibo anbulatorioko 80 plaza ditu; eta asaldura mental larria duten pertsonentzako eta Psikogeriatriarako Egoitza Unitateetan 88 pertsonentzako lekua dago. Gainera, Osasun Mentaleko Gerentziako Farmazia eta Sukaldaritza zerbitzuak ditu, baita Osasun Mentaleko Irakaskuntza eta Zerbitzu Orokorren arloak ere.[2]