San Frantzisko (Kalifornia)
|
San Frantzisko |
|||
|---|---|---|---|
| — hiria eta konderria — | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | City and County of San Francisco | ||
| Herrialdea Estatua Konderria |
San Frantzisko |
||
| Koordenatuak | 37°46′0″N 122°25′0″W / 37.76667°N 122.41667°WKoordenatuak: 37°46′0″N 122°25′0″W / 37.76667°N 122.41667°W | ||
| Eremua | 231,92 km2 | ||
| Garaiera | 16 m | ||
| Biztanleria | 837.442 bizt. | ||
| Dentsitatea | 3.610,91 bizt./km² | ||
| Sorrera | 1776ko ekainaren 29a | ||
| http://www.sfgov.org | |||
San Frantzisko[1] (ingelesez: City and County of San Francisco) Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko hiri eta konderria da, Kalifornia estatuaren erdi-mendebaldean, San Frantziskoko badia eta Ozeano Barearen arteko penintsula batean dagoena[2]. Kaliforniako laugarren hiririk jendetsuena da, Los Angeles, San Diego eta San Joseren atzean; 2013an hiriak 837.442 biztanle zituen[3], baina metropoli eremuak 4,5 milioi biztanle ditu eta San Jose-San Frantzisko-Oakland eremuak 8,5 milioi inguru.
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Duela 10.000-20.000 urte Ohlone herria kokatu zen San Frantziskoko badiaren inguruan. Ehiztari eta biltzaile nomadak ziren, eta 40 tribu baino gehiagotan zeuden banaturik[4].
- 1542an Juan Rodriguez Cabrillok San Frantziskoko itsasaldetik gertu nabigatu zuen. 1579an, Francis Drake Drakes badian lehorreratu eta lurraldeaz jabetu zen Ingalaterrako erreginaren izenean. Bertan sei astez egon zen arren, ez zuen ikusi San Frantzisko badiaren sarrera, laino handia zegoelako, ziur asko. Izan ere, Golden Gate ezezaguna izan zen europarrentzat, 1769ko azaroaren 2an Gaspar de Portolà buru zuen espedizioko esploratzaile batzuek aurkitu zuten arte[5].
- 1776ko martxoaren 27an, Sonoratik lehorrez iritsia zen Juan Bautista Anzak San Frantziskoko presidioa eraikitzeko leku egokia hautatu zuen[4]. Urte bereko ekainaren 29an Francisco Palóu eta Benito Cambón frantziskotarrek Dolores Misioa, Asisko Frantziskoren Misioa ere deitua, sortu zuten, Junípero Serraren administraziopean. Dolores Misioko eliza oraindik zutik dago, eta hiriko eraikinik zaharrena da[6][7].
- XIX. mendearen hasieran Bostongo itsasontziak Kaliforniako itsasaldeko espainiar herri eta misioak bisitatzen hasi ziren. Kastore eta igaraba larruak, bilgorra eta bertatiar zein kolonoek erabiltzen zituzten gaiak trukatzen aritzen ziren. 1820ko hamarkadan estatubatuar lakio-jartzaileak ekialdetik iristen hasi ziren[8].
- 1821ean Kalifornia Espainiatik independizatu eta Mexikoren menpe gelditu zen. Handik aurrera misioen gainbehera hasi zen, eta haien lurrak pribatizatuak izan ziren. 1835ean William Richardsonek Yerba Buenako lehenbiziko etxebizitza partikularra eraiki zuen, Dolores Misiotik gertu[8]. Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuen arteko gerraren ostean, 1848. urteko Guadalupe-Hidalgo hitzarmenaren ondorioz, Kalifornia Estatu Batuen mende geratu zen; Yerba Buenari San Frantzisko izena eman zioten[9].
- 1848-1856 urteetako Kaliforniako Urre Sukarrak urre bilatzaile asko erakarri zituen eta herria erabat aldatu zen: 1848ko urtarrilean 1.000 biztanle izatetik 1849ko abenduan 25.000 izatera igaro zen[10]. 1873an University of California San Francisco (UCSF) hiriko unibertsitate nagusia sortu zuten.
- 1900. urtean Estatu Batuetako hamargarren hiri jendetsuena zen, baina 1906ko apirilaren 18an 7,9 graduko magnitudea zeukan lurrikara batek eta ondorengo suteek guztiz suntsitu zuten. 3.000 pertsona inguru hil zen horren ondorioz. Berriro eraiki ondoren eta 1914an Panamako ubidea zabaldutakoan ekonomia oparotasun handia izan zuen[11].
- 1934ko abuztuan hasi ziren Alcatrazeko uhartea erabiltzen presondegi moduan.
- 1937ko maiatzaren 27an Golden Gate zubia inauguratu zuten.
- 1951ko irailaren 8an San Frantziskoko hitzarmena sinatu zuten 49 herrialdek, Japoniarekiko bakea lortuz.
- 1963ko martxoaren 21ean Alcatraz espetxea betiko itxi zuten.
- 1967ko udan The Summer of Love jaialdi hippya egin zuten hirian.
- 1975ean homosexual ugari The Castro izeneko auzora bizitzera aldatzen hasi ziren.
- 1989ko urriaren 17an Loma Prieta izeneko lurrikarak hiria kaltetu zuen.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Frantziskok uda freskoko klima mediterraneoa du, Csb Köppen klima sailkapenaren arabera.
| Datu klimatikoak (San Frantzisko (erdigunea), 1981-2010) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 26 | 27 | 30 | 34 | 38 | 39 | 39 | 37 | 38 | 39 | 30 | 24 | 39 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 14 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 20 | 21 | 22 | 21 | 18 | 15 | 18.4 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -2 | -1 | 1 | 4 | 6 | 8 | 8 | 8 | 8 | 6 | 3 | -3 | -3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8 | 9 | 10 | 10 | 11 | 12 | 13 | 13 | 13 | 12 | 10 | 8 | 10.8 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 114 | 113 | 83 | 37 | 18 | 4 | 0 | 2 | 5 | 28 | 80 | 116 | 600.2 |
| Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) | 11.7 | 11.1 | 11.0 | 6.5 | 3.8 | 1.5 | .3 | 1.0 | 1.7 | 3.9 | 8.9 | 11.6 | 73 |
| Eguzki orduak | 185.9 | 207.7 | 269.1 | 309.3 | 325.1 | 311.4 | 313.3 | 287.4 | 271.4 | 247.1 | 173.4 | 160.6 | 3061.7 |
| Iturria: http://www.nws.noaa.gov/climate/xmacis.php?wfo=mtr NOAA | |||||||||||||
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Merkataritza eta finantza gune guztiz garrantzitsua, eta Estatu Batuetako zortzigarren portua da, badia oso ondo babestua baitago. Garia, garagarra, kotoia, petrolioa eta tresneria mekanikoak eta elektrikoak esportatzen dira bertako portutik eta zeta, kafea, tea, kakaoa eta azukre kanabera inportatzen, Ekialde Urrunetik eta Hego Amerikatik batez ere.
Industriak ere (petrolio findegiak, kimika industria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, ontziolak, ehungintza, janari industria) eragin handia du hiriko ekonomian.
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Frantzisko ondorengo hiri hauek ditu senidetuta:
Sanfrantziskotar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jack London (1876-1916), idazlea.
- Isadora Duncan (1878-1927), dantzaria.
- Frances Marion (1888-1973), zinemako gidoigilea.
- Clint Eastwood (1930-), aktorea eta zuzendaria.
- Steve Jobs (1955-2011), enpresaburu eta informatikaria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/06/21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia (2012-05-25), 170. araua: Amerikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0170.pdf.
- ↑ San Francisco Global.britannica.com
- ↑ Annual Estimates of the Resident Population Factfinder2.census.gov
- ↑ a b San Francisco Historical Timeline Sfgov.org
- ↑ K. MALDETTO: The Discovery of San Francisco Bay (1542-1769) Foundsf.org
- ↑ A Timeline of San Francisco History Zpub.com
- ↑ Mission San Francisco de Asís (Mission Dolores) Missiontour.org
- ↑ a b From the 1820s to the Gold Rush The Museum of the City of San Francisco. Sfmuseum.org
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ San Francisco Gold Rush Sf-info.org
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Frantzisko (Kalifornia) |
- San Frantziskoko Udalaren webgunea (Ingelesez)
- San Frantzisko hiriko euskal elkarte eta etxeak (Euskaraz) (Ingelesez)