San Frantzisko Asiskoaren komentua (Zangoza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Frantzisko Asiskoaren komentua (Zangoza)
Sanguesa - Convento de San Francisco de Asis 2.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Zangoza
Koordenatuak 42° 34′ 32″ N, 1° 17′ 00″ W / 42.5754294°N,1.2834082°W / 42.5754294; -1.2834082Koordenatuak: 42° 34′ 32″ N, 1° 17′ 00″ W / 42.5754294°N,1.2834082°W / 42.5754294; -1.2834082

San Frantzisko Asiskoaren komentua Nafarroa Garaiko Zangoza herrian dagoen XIII. mendeko eraikina da. Areto batean Dorre-erlojuen museoa dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komentu hau Karmengo Amaren komentuarekin batera dira Zangozako ziren lau komentuen azkenak. Kondairaren arabera XIII. mendean, 1213an, San Frantzisko Asiskoak berak sortu zuela Zangoza Zaharrean, Rocaforten, uste da, Santiago de Compostelara bidaiaren bueltan Nafarroatik zihoala. Urte batzuk geroago Tibalt II.a Nafarroakoak Zangoza Berrian Italiako santuari eskainitako eliza bat berreraiki zuen; ondoren komentua egin zen.[1] Komentuko eliza eraiki zen data gogorarazteko elizaren ataritik gertu plaka batek zera dio: 1266ko urriaren 18an. Eraikin honetan Frantziskotar familiaren komunitatea bizi izan da. Halaber, 1530ean eta 1551an Nafarroako Gorteak eraikin horretan bildu ziren. Iberiar Penintsulako Gerran kaserna moduan erabilia izan zen. 1835an gobernu liberalak komentuaren desagerpena sinatu zuen eta fraideak bertatik aterata. 1898an, bestetik, Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena egokitu zen bertan eta haiek dira egungo biztanleak. 1965 eliza zaharberritua izan zen baina emaitzak ez ziren oso onak izan.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komentuaren alde zaharrena eliza da. Gotiko estiloan eraikia, habearte bakarra eta aldare nagusiaren alde zuzena du. Artistikoki multzoaren elementu nagusia ataria da; atari gotiko horrek arku zorrotza du. Gurutze ganga berriagoa da, XVI. mendekoa. Elizaren kaperetan balio handiko irudiak gordetzen dira. Badago ere XIV. mendeko klaustroa ikus daiteke. Klaustroak 64 arku zorrotz ditu. Aipagarria da klaustroan ikus daitekeen Erdi Haroko hilarriak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Frantzisko Asiskoaren komentua (Zangoza) Aldatu lotura Wikidatan


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa