San Frantzisko eliza (Porto)
San Frantzisko eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Porto |
Portugalgo udalerria | Porto |
Freguesia | Cedofeita, Santo Ildefonso, Sé, Miragaia, São Nicolau e Vitória |
Koordenatuak | 41°08′28″N 8°36′58″W / 41.141°N 8.616°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XV. mendea |
Izenaren jatorria | Frantzisko Asiskoa |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Portoko elizbarrutia |
Izena | Frantzisko Asiskoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
San Frantzisko eliza (portugesez: Igreja de São Francisco) Portugalgo Porto hirian kokatzen den eliza gotikoa da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Portoko alde historikoaren barnean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziskotarren ordena 1223an ezarri zen Porton eta 1244an Frantzisko Asiskoaren omenezko eliza txiki bat eraiki zuen. Fernando I.aren babesean 1383an eliza handiago bat eraikitzeari ekin zioten, hau gotikoa, 1425 urtean bukatu zutena. Ordutik elizak ez du aldaketa nabarmenik izan. XV. eta XVI. mendeetan Portoko familia aberatsenek bertan ezarri zituzten beren panteoiak.
XVIII. mendean barneko azalera estilo barrokoan estali zuten, aldareak eta nabeak bereziki, gaur egun Portugalgo artelanik onenetakoak kontsideratuak daudenak.
1832ko setioan elizaren klaustro zaharra suntsitua izan zen eta haien lekuan Portoko Burtsa eraiki zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Frantziskoren kapera.
-
Organoa.