Edukira joan

San Gennaro festa

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Gennaro festa
Irudia
Motajaialdi : Januarius (en) Itzuli
Honen izena daramaJanuarius (en) Itzuli
Indarraldi1926 - 
Gertaeraren maiztasuna1 Annum
KokalekuLittle Italy
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Webgunesangennaro.nyc

San Gennaro festa (italieraz: Festa di San Gennaro; ingelesez: Feast of San Gennaro') New Yorkeko italiarrek ospatzen duten jaialdia da.

Festa 1926ko irailean hasi zen ospatzen, Manhattango Little Italy auzoko Mulberry kaleko etorkin italiarren eskutik, sorterriko tradizio bati jarraituz: Napoliko zaindari San Gennaroren eguna ospatzea (irailaren 19a, Eliza Katoliko Erromatarraren egutegi liturgikoan).[1]

Festari hasiera eman zioten familiak kafetegi-jabeak ziren: kapera txiki bat altxatu zuten Mulberry kalean, beren zaindariaren irudia gordetzeko. Ekitaldi honetan kaleko jendea beraien produktuak dastatzera gonbidatu zituzten, eta sainduaren mantalean xingolak ipini zituzten, sinestunek eskaintzak bertatik eskegi zitzaten. Urte horretan, diru hori auzoko behartsuen artean banatu zen.

Denborarekin, egun bateko jaialdia zena 11 eguneko kale azoka bihurtu zen, auzotik kanpoko jendeak antolatua. Gaur egun hiriko jaialdi gastronomiko nagusietako bat da.

Jaialdian Mulberry kalea zirkulaziora ixten da eta saltxitxa, zeppole, eta beste saltzaile ibiltariez gain, jolasak, desfileak eta horrelako beste ekitaldiak antolatzen dira. Prozesio Nagusia ospakizuneko azken larunbatean egiten da, arratsaldeko 14:00etatik aurrera, Church of the Most Precious Blood elizan eginiko mezaren ondoren. Prozesioa kandela argitan egiten da, San Gennaroren irudia elizatik aterata Little Italyko kaleetan zehar eramanez.

Beste kokapen batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Gennaroren festa egiten duten beste komunitate batzuk ere badaude:

1994an, Rudy Giuliani New Yorkeko alkateak San Gennaro jaiaren "elementu ustelak" kentzeko aldarria egin zuen, festa bertan behera uzteko mehatxupean. Izan ere, festan badaezpadako finantzak eta mafiarekiko loturak azaleratuak ziren. Festaren antolakuntza herritar talde baten esku zegoen, eta udalak kudeatzaile profesional baten esku uzteko eskaria egin zieten; Mort Berkowitz kontratatu zuten. [3]

Herri kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Gennaro festa hainbat filmatan agertu izan da:

  • The Godfather III filmean: Vincent Corleonek Joey Zasa festan hiltzen du.
  • CSI: NY seriean krimenaren eszena da 2. denboraldiko " Corporate Warriors " atalean.
  • 1973ko Mean Streets filmean ere nabarmendu zen.
  • Blue Rodeo musika taldearen "Nights Sad" abestian aipatzen da.
  • The Sopranos seriean (6. denboraldiko 9. atala, "The Ride " atalean) Tony, Carmela eta familiako beste hainbat kide festa honen ondoren Newark-eko fikziozko jaialdi batera joaten dira.
  • The Golden Girls seriean, protagonistak beren seme-alabak nola sortu ziren kontatzen dutenean, Sophia Petrillok pozik gogoratzen du berak eta bere senar Salvadorrek Dorothy saltxitxa eta piper postuaren atzean sortu zutela, San Gennaro jaietan.
  • Marvel: Avengers Alliance jokoan, magiaren eraginez San Gennaroren estatuak bizia hartu du, eta heroi batek harekin borroka dezake.
  • Family Guy telesailaren 15. denboraldiko 2. atalean, Griffin familia San Gennaro jaietara doa.
  • Billions telesailaren 4. denboraldiaren 2. atalean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «San Gennaro» web.archive.org 2013-01-15 (Noiz kontsultatua: 2021-05-29).
  2. San Gennaro Feast of Las Vegas. Retrieved May 10, 2016.
  3. Tonelli, Bill. "Arrivederci, Little Italy". New York. September 27, 2004. Retrieved April 10, 2013.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]