San Govanen kapera

Koordenatuak: 51°35′55″N 4°56′12″W / 51.5987°N 4.93673°W / 51.5987; -4.93673
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Govanen kapera
St Govan's Chapel and Well
San Govanen kaperaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Gales
EskualdeaPembrokeshire
KomunitateStackpole and Castlemartin
Kokapen fisikoaSt Govan's Head (en) Itzuli
Koordenatuak51°35′55″N 4°56′12″W / 51.5987°N 4.93673°W / 51.5987; -4.93673
Map
Altitudea23,3 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea
IzenaGovan (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)kareharria eta Arbela
Dimentsioak3,8 (zabalera) × 5,3 (luzera) m
Ondarea

San Govanen kapera (ingelesez St. Govan's Chapel) Galesko hego-mendebaldeko St Govan lurmuturran dagoen kapera bat da, Pembrokeshire konderrian eta Bosherston udalerritik hurbil dago.

Eraikina kareharrizko itsaslabar batean eraikia dago, oinplanoakl 6,1 m × 3,7 m ditu, hormak kareharrizkoak eta gela soil bakar bat du[1]. Kaperaren zatirik handiena XIII. mendean eraiki zen, nahiz eta VI. mendeko zatiak ere badituen, hain zuzen ere, San Govan fraidea gaur egun kapera dagoen lekuan zegoen leize batera bizitzera joan zen garaikoak. Kondaira baten arabera, San Govan kaperaren ekialdean dagoen aldarearen azpian lurperatua omen dago. Eraikinerako sarrera iparraldeko atean dago, harrizko eserlekuak ipar eta hegoaldeko hormetan daude, eta hutsik dagoen kanpailekua mendebaldean dago.[2] Arbelazko teilatua gainontzeko eraikinarekin alderatu ezkero gehikuntza modernoa dela uste da.

Eraikin honetara itsaslabarraren gainaldetik 52 eskailera jeitsiz bertaratu daiteke[3], turismo erakundeek aipatutako kondairaren arabera, eskailerak igotzean edo jeitsitzean zenbatu ezkero kopuru ezberdina ematen omen dute.[4]

1996ko abuztuaren 2an monumentu sailkatuen zerrendan I. Mailan zegoen. Gaur egun, MOD's Castlemartin East Firing Range zerrenda dago, MOD Castlemartin, eraikinaren sarbidea jendearentzako mugatua dagoelarik.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]