San Ignazio-Zorrotzaurre zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Ignazio-Zorrotzaurre zubia
Puente San Ignacio-Zorrotzaurre.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Kokapen fisikoaZorrotzaurre
Koordenatuak43°16′38″N 2°57′53″W
Historia eta erabilera
Eraikuntza2018 - 2020
JabeaBilboko Udala
Erabilerazubia
errepidea
espaloia
bidegorria
Arkitektura
EraikitzaileaFerrovial
Q52795649 Itzuli
DiseinatzaileaEnrique Elkoroberezibar eta Sergio Saiz García
Materiala(k)altzairua, beira eta hormigoia
Kolorea██ zuri
Dimentsioak4,47 (kalatuaren tartea) × 28 (zabalera) × 75 (luzera) m
Gurutzatzen duDeustuko ubidea
Zubibegiak1

San Ignazio-Zorrotzaurre zubia Bilbo udalerrian eraikitzen ari den zubi bat da, Deustuko ubidea zeharkatuko duena, ipar-ekialdetik San Ignazio auzoa eta hego-mendebaldetik Zorrotzaurre gunea elkarlotuz. 2018ko maiatzaren 7an eraikitzen hasi zen eta 2019ko urrian zabaltzea espero da. Illes Balears kalearen luzapen, Frank Gehry zubiaren ondoren Zorrotzaurrera heltzeko bigarrengo sarbidea, eta Bilboko hamabosgarren zubia izango da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko otsailaren 9an zubiaren eraikuntza esleitu zitzaion Ferrovial-Agroman eta Viconsa enpresek eratutako aldi baterako enpresa-elkarteari, 10,2 milioi euroko aurrekontuaz eta 17 hilabeteko eraikuntza epeaz.[1]

Urte bereko maiatzaren 7an eraikuntza lanak hasi ziren.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubia Idom ingenieritzaren egoitzaren ondoan kokatuko da.

LKS ingeniaritzako Enrique Elkoroberezibar eta Sergio Saiz bideen ingeniariek diseinatua, zubia 75 metro luze eta 28 metro zabal izango da, 4,47 metroko kalatuarekin.[3] Zorrotzaurre gunea eta San Ignazioko Illes Balears kalea elkarlotuko ditu, Idom ingeniaritzaren egoitzaren ondoan. Zirkulazio orokorrerako bi errei izango ditu (norabide bakoitzeko bana); eta autobusentzako beste bi errei (norabide bakoitzeko bana); 4,4 metro zabaleradun espaloi bana alde bakoitzean, eta 2,5 metro zabaleradun norantza bikoitzeko bidegorria.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Visesak Ferrovial-Agroman eta Viconsa enpresekin eratutako ABEE-ari esleitu dio San Ignacio eta Zorrotzaurre uztartuko dituen zubiaren eraikuntza» www.zorrotzaurre.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  2. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Etorkizuneko uhartearen bigarren zubia eraikitzeko lanak hasi dira Bilbon» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Ingzero | PUENTE SAN IGNACIO» ingzero.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  4. Euskal Irrati Telebista. «Zortzi milioi euro, San Inazio-Zorrotzaurre zubia eraikitzeko» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]