San Kanutoren katedrala (Odense)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Kanuto katedrala
Sct. Knuds Kirke
Odense - Sankt Knuds kirke 2005-03-16 back.jpeg
Odenseko San Kanuto katedrala.
Kokapena
HerrialdeaDanimarka
Estatu Danimarka
Eskualdea Hegoaldeko Danimarka
UdalerriaOdense Municipality
Koordenatuak 55° 23′ 43″ N, 10° 23′ 20″ E / 55.3954°N,10.388988888889°E / 55.3954; 10.388988888889Koordenatuak: 55° 23′ 43″ N, 10° 23′ 20″ E / 55.3954°N,10.388988888889°E / 55.3954; 10.388988888889
Historia eta erabilera
Irekiera1499 (egutegi gregorianoa)
Izenaren jatorria San Kanuto
Erlijioa Church of Denmark Itzuli
Elizbarrutia Diocese of Funen Itzuli
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa
Webgunea http://www.odense-domkirke.dk/ www.odense-domkirke.dk
Kontaktua
Helbidea Klingenberg 19, 5000 Odense C
Webgune ofiziala

San Kanutoren katedrala edo Odenseko katedrala (danieraz Sct. Knuds Kirke edo Odense Domkirke) Odenseko eliza nagusia da. Elizaren kriptan San Kanuto errege handiaren hilobia dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo katedrala Odensen dagoen San Kanutoren bigarren katedrala da izan ere lehenengoa 1247an erre baitzen Erik IV.a eta bere anai Abelen arteo gerra zibilean.

Oraingo eraikina XIV mendean monasterio frantziskotarra izan zen eta ordukoak ditu alderik zaharrenak. Eliza 1499ko apirilaren 30ean sagaratu zen. Izena San Kanuto erregearen hilobiari dagokio. Hau 1086n hil zuten Odenseko San Albano elizan eta Eliza Katolikoak Danimarkako patroi izendatu zuen 1101 urtean.

Katedrala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adreilu gorriz eraiki zuten material merkea izanik azkarrago altxatzeko. Estilo gotikoa du eta dorre bakarra dauka aurrealdean.

Elizak hiru nabe ditu eta oinarria gurutza latindar itxurakoa da. Barnealdea nahiko sinplea da eta karez zurituriko hormak ditu. Aldarean erretaula zoragarria du, Lübeckeko eskultore famatua zen Claus Bergek egindakoa. Itun Berriko pasadizuak ageri ditu erretaula triptikoak.

Organoa Amdie Wormek egina da eta 1752an ezarri zuten.

Kripta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kripta da katedralaren tokirik bisitatuena. San Kanuto eta Benito bere anaiaren hilobiak daude, bai eta Joan I.a eta Kristian II.a errege eta beren erreginenak ere.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Kanutoren katedrala (Odense) Aldatu lotura Wikidatan