San Kosme eta San Damian eliza (Astrain)

Koordenatuak: 42°45′24″N 1°44′27″W / 42.75676°N 1.7409°W / 42.75676; -1.7409
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Kosme eta San Damian eliza (Astrain)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaZizur zendea
Koordenatuak42°45′24″N 1°44′27″W / 42.75676°N 1.7409°W / 42.75676; -1.7409
Map
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-315
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
315
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

San Kosme eta San Damian eliza tenplu katolikoa da, Astrain herrian dagoena, Nafarroa Garaiko Zizur Zendean.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko tenplua, XIII. mendearen hasierakoa, estilo protogotikoan egina zegoen, baina horretatik nabeko bi tarte baino ez da gelditzen. Kanoi erdiko ganga dute, gangako arkuak punta pixka bat duela. Elizari eraberritze handiak egin zizkioeten XVI. mendetik XVIII.era bitarte.

Elizako nabe bakarrak bost tarte ditu guztira, eta burualde poligonalak, berriz, hiru alde. Oinaldeko bi tarteak laburrragoak eta estuagoak dira, jatorrizko tenplukoak baitira. Hurrengoak XVI. mendekoak dira. Bosgarren tarteak bi kapera ditu aldamenetan, transeptu gisa. Tarte horiek izar-ganga dute, mentsulen gainean.

Sarbidea hegoaldean dago, hirugarren tartean. Pilareen gaineko harrizko atari batek aterpetzen du (XVIII. mendekoa). Iparraldean dorre karratu bat dago, kanpoan kontrahormak dituena eta barnean eskailera kiribil bat. Dorrea tenpluari atxikita dago, ez nabearen lehendabiziko tartearen gainean eraikita, Nafarroako herrietako elizetan ohi den bezala.

Elizaren barnealdean, iparraldeko kaperan, zehazki, Erreniegako Ama Birjinaren irudia dago, XIII. mendekoa baina oso berrituta dagoena, izen bereko ermitatik hara ekarria. Haurra Mariaren ezkerreko belaunean dago. Pareko kaperan, Pizkundeko bataiarri bat dago, XVI. mendekoa.

Erretaula nagusia XVII. mendekoa da, baina geroagoko aldaketak ditu. Lau ebangelistak eta Elizaren bi guraso ageri dira azpialdean. Lehenengo solairuan bi irudi daude, Jesusen Bihotz Guztiz Santuarena bata eta Andre Maria Birjinaren Sortze Garbiarena bestea. Goiko solairuan, besteak beste, Kosme eta Damian santuak ageri dira, tenpluaren eta erretaularen titularrak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]