Edukira joan

San Kristobal baseliza (Saiatz)

Koordenatuak: 43°15′55″N 2°13′48″W / 43.26536°N 2.22994°W / 43.26536; -2.22994
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Kristobal baseliza (Saiatz)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAizarnazabal
Koordenatuak43°15′55″N 2°13′48″W / 43.26536°N 2.22994°W / 43.26536; -2.22994
Map
Ondarea
2

San Kristobal baseliza Gipuzkoako Aizarnazabal herrian, Saiatz auzoan dago. Itxuraz eta giroz txikia eta apala, baina bere tradizioagatik garrantzitsua da. Hemen ekaitzen aurkako eskariak egiten ziren. Baselizak itsatsia serora etxea du alboan, Baseliza Etxea gisa ezaguna. Jainkotegia herri arkitekturaren adibide ezin hobea da. Kristobal Liziakoari eskainita dago.

Nahiz eta tradizio luzea izan oso datu gutxi ezagutzen dira baseliz honen inguruan. Bertakoek diotenez, ermita hau Aizarnazabalgo eta Gipuzkoako lehena izan zen. Lehen datu idatziak 1580koak dira, eta bertan "San Cristobal de Sayaz" agertzen da. 1821ean haizete batek tenpluaren teilatua suntsitu zuen. 1987an zaharberritua izan zen.

Plaza txiki batean, serora etxea atxikita duen baseliza dago. Atondua duen eraikin angeluzuzena da, 11 metro luze eta 7,5 metro zabal du.[1] Hiru gurutza dituen ura bedeinkatu guneak, puntadun arkupe bati sarrera ematen dio. Korua eta zutabeak urdin añil batez margotuak dauden bitartean, hormak urdin argiago eta zuriz margotuak daude. Andres Araotzi egotzitako pizkundeko erretaula bat eta San Kristobalen irudi interesgarria, Jesus lepoan daramala, dauka. Ziur aski lan biak XV. mendekoak dira. Eskuinaldean bi arkularik zezen bateri geziak botatzen dizkioten irudia eta ezkerraldean San Gabriel galdutako aingeruei irabazten irudia ikus ditzakegu. Erretaularen goialdean Jainkoa bere eskuetan mundua duelarik ikus daiteke.[2]

Antxon Aguirre Sorondo baselizari buruzko datu interesgarriak ematen ditu. Aldameneko etxearen biztnaleek egunero kanpaia hiru aldiz jotzen dute: 33 dandaz goiz-argian, seiak inguruan, eguerdian, hiru dandaz, eta arratsaldean, angelus, 12 dandaz. Bi datetan, soroak babesteko toke bakoitzean bost kolpe gehitzen ziren: maiatzaren Gurutze Deunaren eta irailaren Gurutze Deunaren egunetan. Santa Ageda egunean jendea baselizara hurbiltzen da kanpaia jotzeko; antza, horrekin buruko mina uxatzen da. Ekainaren 11an auzokideek meza ospatzen dute baselizan. Uztailaren 10ean, San Kristobal eguna, erromeria ospatzen da.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]