San Longino
| San Longino | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Lanciano, I. mendea |
| Herrialdea | Kingdom of Cappadocia |
| Heriotza | Mantua, I. mendea ( urte) |
| Heriotza modua | : burugabetzea |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | militarra eta idazlea |
| Santutegia | |
| Urriaren 16a, Martxoaren 15a, Urriaren 22a eta Azaroaren 14a | |
| Gradua | Ehuntari |
Longino [1] (latinez Longinus, erdara batzuetan Longinos) edo Longino zenturioia, kristautasuneko santu bat da San Longino izenarekin, Jesukristoren gurutziltzaketako protagonista bat da, ez lau ebanjelariek aipatua, baizik eta ebanjelio apokrifoetan izendatua. Hala ere, santu bihurtu zuen eliza kristauak eta urriaren 16an ospatzen da haren eguna Ekialdeko kristautasunean eta martxoaren 15ean katolizismoan.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorio apokrifo horien arabera erromatar legioetako soldadu galata bat izan zen, bere lantzaz Nazareteko Jesusen bularra sastakatu zuena gurutzean zela bere heriotza ziurtatzeko. Soldadu horren izena eta maila, ebanjelioetan zehaztu gabea, ondorengo idazkiek eta kristau tradizioak finkatu zuten.
Ebanjelio kanonikoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jesus lantzaz sastakatu zutela bai agertzen da Joanen ebanjelioan, nork egin zuen zehaztu gabe (Joanen ebanjelioan, Jn 19:34). Gurutzean zeuden soldaduen artetik, Ebanjelioak aipatzen dute baita ere izenik gabeko zenturioi edo ehuntari bat, oihu egin zuena, behin Kristo hilik ikustean, eta oinetan lurrikara bat sentitzean: "Zinez, Jainkoaren Semea zen hau!"». Baina hori esan zuena ere ez dute izenez aipatzen ebanjelio kanonikoek (Mateo eta Markorenetan, Mt 27:54, Mk 15:39), eta geroko tradizioak batu zituen Longinoren pertsonaian sastakatzailea eta hori esan zuena.
Ebanjelio apokrifoetan eta geroko testuetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Longinoren izena Nikodemoren Ebanjelioan agertzen da (16.7), greozieraz IV konposatutako testu apokrifoa. Longinus familia erromatarren izena izan arren, pertsonaiaren ezaugarria, lantza, lonkhê delarik antzinako grezieraz, forma horrekin lotzen da argiki izena Nikodemorenean.
13. mendeko Legenda Aurea kontakizunean, are gehiago apaindu zen Longinoren kondaira. Kontakizun horretan begi batean itsua da Longino, baina gurutzetik eta Kristoren zaurietatik begietaraino isuri zitzaion odolaz sendatu zitzaion oftalmia. Hortaz, ikonografia kristauak konbertsioaren gaia ilustratzeko ere erabili izan du Longino.[2]
Legendak jarraitzen du kontatzen konbertsioaren ondoren armei uko egin zien eta ermitau gisa bizi izan zela Kapadozian, non "jende asko konbertitu" zuen. Zesarea hirian gobernadoreak atxilo zezaten agindu zuen eta, Jainkoa ukatzea lortu ezinik, mihia erauzi zion. Hala ere, Longinok ez zuen hitz egiteko gaitasuna galdu eta bertan zeuden idolo paganoak suntsitu zituen. Deabru batzuk idoloetatik egotzirik, espektro horiek gobernadore paganoarengana jo zuten, hura erotu eta itsutu zuten. Gobernadoreak, guztiarekin, Longinori burua mozteko agindu zuen (gero damutu egin zen), eta hala hil zen, martirioan.[2]
Beste tradizio baten arabera, Longino, sendatu ondoren, Kapadozian barik munduan barrena ibili zen kristautasuna hedatzen, eta Italiako Mantuara iritsi zen, bertan jasan zuelarik martirioa. 804an, Leon III.a aita santuak Mantuan aurkiutako hezur batzuk Longinoren erlikia benetakoak zirela baieztatu zuen. Erlikia hiriek Mantuako Sant'Andrea elizako kriptan gordetzen dira.
Longinori lotutako beste erlikia bat Lantza Santua da, Kristo sastakatzeko ustez erabili zuena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gurutziltzaketa aurretik erakutsietan, Longino gurutzearen ondoan eta ezkerretara egon ohi, hala nola Urzainkiko Kalbarioan (21. mendean Iruñeko Elizbarrutiko Museoan).
-
Fra Angelicoren margo bat, Florentzian.
-
Berniniren Longino, San Petri basilikan.
-
Batzuetan zaldi gainean ageri da Longino, hala nola Hans Memlingen lan honetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Longin le centurion» artikulutik itzulia izan da, 2025-03-27 data duen 224290321 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-03-27 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «EODA - Bilaketa - Longino» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-10).
- ↑ a b «Le martyrologe romain fait mémoire de Saint Longin» Magnificat (239): 236. octobre 2012..