San Lorentzoko geltokia
San Lorentzo | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kokapen mapa | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Gipuzkoa hiribidea, 37; 48260 | |||||||
Udalerria | Ermua, ![]() | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 5. gunea (BGP) 4. gunea (Mugi) | |||||||
Irisgarria | ![]() | |||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 1 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Euskotren Trena | ![]() |
San Lorentzo Euskotrenen E1 lineari dagokion lurgaineko tren geralekua da, Bizkaiko Ermua udalerrian kokatuta dagoena. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunean eta Mugi sistemaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Bilbo-Donostia trenbidearen barne, geralekuan eskualdeko zerbitzuak eskaintzen dira Bilboko Matiko eta Donostiako Amarako geltokien artean, eta Matiko eta Elgoibarko geltokien artean ere. Zerbitzu horiez gain tranbia ezizenez ezagutzen den Ermua eta Eibar elkarlotzen dituen hiriarteko maiztasun altuko zerbitzua ere jasotzen du.
2018ko azaroaren 28tik 2019ko urtarrilaren 30a arte Errotaberri-San Lorentzo trenbide tartea berriztatzeko lanak zirela eta tranbia zerbitzuek ez zuten geldialdirik egin San Lorentzon.[1][2]
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geralekuak sarbide bakarra du, oso malda handiko arrapala baten bidez. Ondoren, pasonibela gurutzatu behar da. Hala, geralekuak irisgarritasun arazo handiak ditu.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Eibar-Ermua trenak ez dira San Lorentzoko geralekuan geratuko azaroaren 28tik aurrera | Euskotren» www.euskotren.eus (kontsulta data: 2018-11-28).
- ↑ «Trena: urtarrilaren 30etik aurrera Eibar-Ermua trenek berriro ere San Lorentzon geldialdia egingo dute | Drupal» www.euskotren.eus (kontsulta data: 2019-01-29).
- ↑ (Ingelesez) San Lorentzo Trena, Irisgarritasuna - Ararteko mapak. (kontsulta data: 2017-11-02).