San Markoren Zaldiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Markoren Zaldiak
Venice - St. Marc's Basilica 10.jpg
Jatorria
Sortzailea Lisipo
Sorrera-urtea 100(e)ko hamarkada (egutegi gregorianoa)
Mugimendua eskultura helenistikoa
Amaiera lekua Rodas eta Kios
Honen izena darama San Marko basilika
Ezaugarriak
Materiala(k) brontzea
Altuera 238 zentimetro
Genero artistikoa animal sculpture Itzuli
Deskribapena
Kokapena
Lekua Hippodrome of Constantinople
San Marko basilika
Tuileries
Carrouselgo Garaipen Arkua
San Marko basilika
Venezia jauregia
San Marko basilika
Praglia Abbey
San Marko basilika
Bilduma San Marko basilika
Koordenatuak 45° 26′ 04″ N, 12° 20′ 22″ E / 45.43449167°N,12.33936944°E / 45.43449167; 12.33936944Koordenatuak: 45° 26′ 04″ N, 12° 20′ 22″ E / 45.43449167°N,12.33936944°E / 45.43449167; 12.33936944

Garaipen koadriga edo San Markoren Zaldiak, lau zaldiren brontzezko estatua multzo bat da, jatorrian, koadriga bat (auriga batek zuzenduriko lau zaldik tiratutako gurdi antzeko bat) irudikatzen zuen monumentu baten zati zena. XIII. mendetik San Marko basilika daude, Venezian.

Jatorria eta fabrikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskulturak, Antzinaro Klasiko amaieran datatuak daude, eta, bere egiletza, K. a. IV. mendeko Lisipo eskultoreari eman zaio, teoria hau modu zabalean onartu ez den arren. "Brontze" deitua, egindako analisiek, %96,67an kobrez egina daudela adierazten dute. Dirudienez, material hau, urre kolore egokiago bat lortzeko aukeratu zen. Gaur egun, antzinako teknologiari buruz dagoen ezagutza dela eta, fabrikazio metodo honek, eskulturak, erromatar jatorrikoak direla iradokitzen du, greziarrak izan beharrean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jatorri zehatzak, ezezaguna izaten jarraitzen duen arren, egia da zaldiak Konstantinopoliseko hipodromoan erakutsi zirela mendeetan zehar. 1204an, Veneziako armadak hartu zituen bizantziar hiriburua laugarren gurutzadan arpilatu zuenean. Koadrigarekin, laugarren gurutzadaren ondoren gertatu zena, ezezaguna da. Veneziako Dux izan zen Enrico Dandolok, zaldiak Veneziara bidali zituen, non San Marko basilikako fatxadaren terrazan ezarri ziren 1254an.

1797an, Napoleonek, zaldiak indarrez hartu eta Parisera eraman zituen, non Carrousel Garaipen Arkuaren diseinuan erabili ziren, kasu horretan, koadriga batekin batera. 1815ean, zaldiak Veneziara itzuli ziren frantziarren porrotaren ondoren. Terrazan geratu ziren 1980ko hamarkadaren hasiera arte, garai honetan, airearen kutsaduraren ondorioz eta hegaztien zirinen eraginez kaltetuak izan ez zitezen, erreplikengatik ordezkatuak izan ziren arte. Ordutik, jatorrizko koadriga, Basilika barneko museo batean dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]