San Markos kantoia (Gasteiz)
Itxura
| San Markos kantoia | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Gasteiz |
| Koordenatuak | 42°51′01″N 2°40′20″W / 42.8503157°N 2.67214014°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Izenaren jatorria | Marko Ebanjelaria |
San Markos kantoia Gasteizko Alde Zaharraren ekialdeko mendi-magalean dago.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aiztogile kalean hasten da eta Eskola kaleraino iristen da. 50 metroko luzera du eta desnibela 5 metrokoa da.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kantoiaren bi alboetan eskailerak daude, erdialdean aldapa. Zoladura berritu gabe duen Alde Zaharreko kale bakarrenetarikoa da. Beheko aldean, Aiztogile kalean, iturri bat dauka.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, 1887ko urriaren 12an eman zitzaion egun duen izena kantoiari.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
