San Martin Tourseko eliza (Lesaka)

Koordenatuak: 43°14′48″N 1°42′04″W / 43.2467°N 1.70113°W / 43.2467; -1.70113
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Martin Tourseko eliza (Lesaka)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLesaka
Koordenatuak43°14′48″N 1°42′04″W / 43.2467°N 1.70113°W / 43.2467; -1.70113
Map
Ondarea
Kontaktua
HelbideaZarandia 20
Elizaren ikuspegi orokorra.

San Martin Tourseko eliza, baita ere San Martin parrokia, Nafarroa Garaiko Lesakako eliza nagusia da. Muino baten gainean eraikia, herri osoa hartzen du haren menpe. Barrualdean gotikoko estilokoa da eta kanpotik barrokokoa. Eraikitzeko lanak, dirua falta zela eta, 1561ean hasi ziren eta 1737 arte luzatu ziren. Nafarroako Monumentuen Katalogoaren arabera, Nafarroako elizarik monumentalenetarikoa da Lesakakoa, eta katedralen antzeko dimentsioak ditu barnealdean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. XVII. eta XVIII. mendeetan egindako lanen emaitza da gaur egun ezagutzen dugun eraikina. Hasieran asmoa aurretik zegoena handitzekoa zen; gaur egun antzinako hura desagertuta dago. Lehenengo fase horretan aldare nagusia eta transeptua egin nahi zuten. Hiru mendetan eraikia, hala ere batasuna du elizak, bai kanpoaldean bai barnealdean.

Prozesu luze hau dela eta hainbat harginek parte hartu zuten elizaren eraikuntzan. XVI. Mendeko Juan de Butano eta XVIII. mendeko Andres Zabala aipatu daitezke. Tomas Jauregi gipuzkoarra izan zen, bestetik, erretaula nagusiaren egilea. [1]

Organoa, kultura ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Martin Tourseko elizaren organua 2007an kultura ondasunaren izendapena jaso zuen. Organua 1891an egin zen eta oso ondo kontserbatuta dago. Egileak Zaragozako Roque anaiak izan ziren eta 1950-1951an Amezua y Cía konpondu zuten. 480 zm.ko zabalera du, 635 garaierakoa. Pinukiz eta metalezko hoderiaz egina dago, erromantiko estiloan.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]