San Martin eliza (Colmar)

Koordenatuak: 48°04′38″N 7°21′30″E / 48.0772°N 7.3583°E / 48.0772; 7.3583
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Martin eliza (Colmar)
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Ekialde Handia
Departamendua Rhin Garaia
Frantziako udalerriColmar
Koordenatuak48°04′38″N 7°21′30″E / 48.0772°N 7.3583°E / 48.0772; 7.3583
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1237
JabeaQ87071080 Itzuli
Izenaren jatorriaMartin Tourskoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaEstrasburgoko artxidiozesia
IzenaMartin Tourskoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00085368

San Martin eliza (frantsesez: Église Saint-Martin, alemanez: Martinsmünster) Colmar hiriko eliza bat da, XIII. eta XIV. mendeen artean eraiki zena gotiko estiloan. Rhin Garaia eskualdeko elizarik handiena da. 1840an Frantziako monumento historiko izendatu zuten. Eliza katolikoa da.

Antzina eliza kolegiata izan zenez San Martin kolegiata ere esaten zaio (frantsesez: Collégiale Saint-Martin)[1], eta tamaina handia duenez katedrala ere deitu izan zaio baina Colmar ez da inoiz apezpikuaren egoitza izan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972. urtean egindako indusketek erakutsi dute 1000. urtearen inguruan eliza bat bazela bertan karolingiar estiloan eraikia, baina suak erre zuen 1106. urtean[1]. Bigarren eliza baten aztarnak ere aurkitu dira, bigarren hau erromanikoa.

Gaur egungo eliza 1234 eta 1365 artean eraiki zen Martin Tourskoaren izenpeko kolegio baten eliza izateko. Gregorio IX.a Aita Santuak eman zion horretarako baimena[1]. XVI. mendean izandako sute baten ondoren kanpandorreko estalkia ezarri zitzaion, pizkundeko estiloan egin zena.

Frantziako Iraultzak ez zuen kalte handirik eragin elizan.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza handia da. 78 metrotako luzera du barnealdean eta transeptoak 34 metro neurtzen ditu. Barnealdean 20 metrotako altuera du sabaiak eta kanpandorreak 71 metrotako altuera du[2].

Kanpoaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duen tamaina handiarekin alderatuta atari txikiek inguratzen dute eliza. Atari hauetako batzuk adreiluz estalita daude gaur egun. Sarrerako atari handienak eskultura bikainez apainduriko tinpanoa du. Aurrealdean zutabe sendoak ditu, itxura berezia ematen diotenak, erabateko kontrastea egiten du absideko lehioen arintasunarekin. Teila koloretsuek estaltzen dute eliza, Thanneko San Teolbaldo eliza gogorarazten dute. Juduek Alsazian izan duten historia istilutsuaren adierazle bi gargolak judensau itxura dute, animalia identifikatu gabeak hain zuzen ere[3].

Barnealdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barnealdea oso zabala eta espaziotsua da. Aipatzeko elementuak dira 1755ko organo barrokoa, Johann Andreas Silbermannek eraiki zuena, eta deanbulatorioa, Alsaziako elizetan batere ohikoa ez dena. Koroaren inguruan kapera ugari daude, aldare eta estatua ugarirekin. Beirate gotikoak ere badaude, aipagarriena Kristo bizargabe bat ikusten dena da, XIII. mendekoa.

Issenmann erretaula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1462an Caspar Isenmann margolariak Jesukristoren bizitzaren inguruko margolanak egiteko enkargua jaso zuen. Izei egurrean olio margoen bilduma osatu zuen 1465ean. 1720ean aldarea kentzea erabaki zen eta Isenmannen margolanak barreiatu egin ziren. Erretaulako zazpi panel Unterlinden museoan gorde ziren 1853an[4].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Frantsesez) admin9485. (2022-03-02). «Collégiale Saint Martin de Colmar» Sainte Église (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  2. Straßburg, Colmar, Elsaß. HB-Verl.- und Vertriebsges 1986 ISBN 3-616-06520-8. PMC 634217226. (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  3. Assall, Paul. (1984). Juden im Elsass. (1. Aufl. argitaraldia) Elster Verlag ISBN 3-89151-000-4. PMC 12975374. (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  4. (Ingelesez) «The Isenheim altarpiece» Musée Unterlinden (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]