Edukira joan

San Marzano tomate

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Marzano tomate
Tomate udarekara
Historia
JatorriaItalia

San Marzano tomatea tomate udarekara barietate bat da, jatorriz Italiako Campania eskualdekoa, eta Napolitar pizzako saltsan erruz erabilia. Estimatua da zapore finagatik eta kontserban izateko gaitasunagatik. Jatorri deitura babestua du[1], pomodoro S. Marzano dell'Agro Sarnese-Nocerino izenarekin.

1770 inguruan iritsi ziren lehen tomate haziak Italiako Campania eskualdera, Peruko erregeordetzak Napoliko Erresumari opari. Bere hedapen handiaren ondorioz, Italiako sukaldaritzan hainbat barietate ugaritu ziren, tokiko ezaugarri eta erabileren arabera. Izenaren jatorria San Marzano sul Sarno herrian du, Salernoko probintzian.

San Marzano tomatea ertaina da, angeluzuzena, eta askotan puntan amaitzen da. Landarea ez da hain modu ordenatuan garatzen, fruitu txiki, berantiar eta ez oso irmoz. Vesuvio sumendi magalean landatzen dira. San Marzano tomatearen ekoizpen-eremua, Campania eskualdean kokatua, Salerno, Avellino eta Napoli probintzietako 41 udalerritan hedatzen da, horien artean izena ematen dion San Marzano sul Sarno.

Tomatea glukosa eta azido gutxirekin hazten da. Oso egokia da tomatea kontserbatzeko edo ontziratzeko. Oso estimatua da bere zapore delikatuagatik, bere mamia trinkoa eta mamitsua delako, eta, azkenik, hazi gutxi dituelako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Rao; Corrado; Bianchi; Di Mauro. (2006-03-21). «(GATA)4 DNA fingerprinting identifies morphologically characterized 'San Marzano' tomato plants» Plant Breeding 125 (2): 173–176.  doi:10.1111/j.1439-0523.2006.01183.x. (kontsulta data: 2023-04-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]