San Migel Goiaingeruaren eliza (Araotz)
San Migel Goiaingeruaren eliza (Araotz) | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Araotz |
Koordenatuak | 42°59′31″N 2°27′19″W / 42.9918551°N 2.455414°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Donostiako elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
San Migel Goiaingeruaren eliza Araotz (Oñati) auzoko parrokia da. Elizondo auzunean dago kokatuta, herriaren erdigunean. XV. mendekoa da hasierako eraikina, estilo gotikoan eginda, eta lehenengo aipamenak 1494koak dira.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian aurrera, osagaiak gehitzen joan ziren XVI eta XVII. mendeetan. Erretaula nagusia 1727an egin zuten Pedro de Quintana eta José de Urdaneta arkitektura aldetik, eta Domingo Zumaldek eskulturari dagokionez, estilo barrokoan. Zutabe salomonikoak ditu eta, San Migelen irudiaz gain, San Pedrorena eta San Joanena baditu. Goialdean Kalbario bat dago[1].
Kanpandorrea estilo neoklasikoan egindakoa da. Bertako erlojua 1851an egin zuen Francisco Paula de Abaituak. 20. mendera arte, joaldi desberdinak zituzten kanpaiek, haur bat hiltzen zenekoa, soinu finagokoa, Agerre auzora ematen zuen aldeko kanpaiak ematen zuen[2].
Elizpea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eliza inguratuta dago arkupearekin, kanpoaldean zutabeekin. Sarbide nagusia plaza txiki batetik dago, atzealdean eskola zaharra eta bolatokia daudelarik. Sarreraren ezkerraldean, pasabide bat dago eta ate batetik hilerrian sartzen da. Eskuinaldean, berriz, elkartea edo "Saloia" dago, apur bat atzerago pilotalekua, eta aurrerago abadetxea.
Tradizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Joan egunez ohitura zen eliza honetan erruda eta apioa eraman bertara kutun zintzilikario batzuetan sarturik, eta apaizak bedeinkatzen zituen. Sorginkeria eta gaiztakeriaren kontrako babesa emateko edo[2].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kanpandorrea.
-
Erretaulako erliebe bat.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Auñamendi entziklopedian.
- Hiru.eus webgunean.
- ↑ «ARAOTZ - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).
- ↑ a b Urkia, Jose Angel; Fernandez, Luistxo. «Araotz eta Oñatiko beste auzo batzuetan» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).