San Mungo ospitalea

Wikipedia, Entziklopedia askea

San Mungo ospitalea Harry Potter fantasiazko liburuko ospitalea da. Toki honetan, magiak sortutako gaixotasunak sendatzen dituzte.

XVI. mende bukaeran eta XVII. mendearen hasieran sortu zuen Mungo Bonhamek. Londresen dago kokatuta denda zahar baten atzean ezkutatuta. Han, sorginkeria, edabe eta abarrek eragindako zauri eta gaixotasunak sendatzen dituzte.

Solairu banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Beheko solairua: eltzeen leherketak, erratzen kolpeak, etab.
  1. Izaki magikoek sortutako zauriak: erredurak, hozkadak, etab.
  2. Gaixotasun magikoak: dragoi nafarreria, desagerpen gaixotasuna, scrofungulus, etab.
  3. Edabe eta landare pozoitsuak: erupzioak, berrahoratze kontrolezina, barregura, etab.
  4. Sorginkeriak sortutako kalteak: sorginkeriak, gaizki eginiko aztikeriak, etab.
  5. Ospitaleko denda eta kafeteria.

Bertako langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hippocrates Smethwyck: Dai Llewellyn aretoko mediku nagusia(1go solairua)
  2. Augustus Pye: Aurretik aipatutako aretoko mediku laguntzailea.

Gaixo ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arthur Weasley(Ronen aita): suge pozoitsu batek erasotua.
  2. Gilderoy Lockhart(2.mailan arte ilunen aurkako irakaslea): Sekretuen Ganberan gertatutako istripu baten ondorioz.
  3. Frank eta Alice Longbottom(Nevillen gurasoak): Cruciatus madarikazioarekin torturatu eta erotu zituzten.
  4. Broderick Bode(Magia Ministerioko langilea): Misterioen departamenduan gertaturiko istripu arraro baten ondorioz.
  5. Katie Bell(Hogwartseko ikaslea- Gryffindor-): Draco Malfoyek utzitako lepoko madarikatu bat ukitu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]