San Nikolas eliza (Orio)
| San Nikolas eliza | |
|---|---|
| Alde Zaharra (Orio) | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Orio |
| Koordenatuak | 43°16′34″N 2°07′39″W / 43.27623°N 2.12762°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Eraikuntza | XVII. mendea |
| Erlijioa | katolizismoa |
| Arkitektura | |
| Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura arkitektura barrokoa |
| Ondarea | |
| EJren ondarea | 38 |
San Nikolas Barikoaren eliza Gipuzkoako Orio udalerriko Alde Zaharran dagoen eliza bat da, izen berdineko San Nikolas kalean eta Bikarioetxearen alboan.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo eliza XIII. mendekoa zen. Horren gainean, XVI. eta XVII. mendean egungo eraikina altxatu zuten. Bere estiloa Pizkundekoa da. Beste ezaugarrien artean bere gotorleku izaera azpimarra dezake; ezaugarri hau Gizpukoako kostaldeko beste elizetan ikus daiteke, esaterako Zumaiako San Pedro elizan. Eliza plataforma zabal baten gainean eraikia dago, zutabe eta arku indartsuen gainean.
Deiagarria da, bestetik, perimetroko arkupea, ingurabide modukoa, bide osoan estalia, eta zimitorio deitzen dituzten bi elizpe dituena, zimitorio zaharra eta berria. Barruan San Nikolas Barikoari eskainitako aldarea garrantzitsua da; santu hau bidaiarien eta arrantzaleen babeslea da.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Barnealdea.
-
Jesus gurutziltzatua.
-
San Nikolas Barikoaren irudia.
-
Ibilbide perimetrala.
-
Eliza kanpotik ikusita.
