San Pablo komentua (Cáceres)

Koordenatuak: 39°28′22″N 6°22′15″W / 39.4727269°N 6.3708303°W / 39.4727269; -6.3708303
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Pablo komentua (Cáceres)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaCáceresko probintzia
UdalerriaCáceres
Koordenatuak39°28′22″N 6°22′15″W / 39.4727269°N 6.3708303°W / 39.4727269; -6.3708303
Map

San Pablo komentua Cáceres hiriaren Alde Zaharran dagoen komentu gotiko berantiarra da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komentua aurreko baseliza baten gainean eraikia izan zen. Frantziskotar familiaren barrutegiko mojen komentua da. Eraikinaren lehenengo dokumentazioa, 1492koa, XV. mendekoa da. Gaur egun prestatzen duten gozogintzaren ondorioz oso ezaguna da hirian.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinaren elementu nagusia gotiko berantiarrekoa da. Ataria azpimarratzekoa da; atarian arku zorrotz baten forma ikus daiteke. Barruan estilo barrokoko erretaula dago non irudi interesgarriak eta urregintza interesgarria ikus daitekeen. Solairua gurutz latindarrarena da. Kapera batean, San Jose izenekoan, Álvaro de Aldanaren sepultura dago; berak eraikitzea agindu zuen 1493an. Atzealdean dagoen kanpai-horma XVIII. mendekoa da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komentua arratsean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Pablo komentua (Cáceres)