San Pandaleimonos monasterioa (Athos)

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Pandaleimonos monasterioa (Athos)
Agios Pandeleimon Clochers.jpg
Kokapena
Religious communityMonastic community of Mount Athos
Koordenatuak40°14′20″N 24°12′00″E / 40.238899°N 24.199941°E / 40.238899; 24.19994140°14′20″N 24°12′00″E / 40.238899°N 24.199941°E / 40.238899; 24.199941
Historia eta erabilera
IrekieraXI. mendea
ErlijioaEliza ortodoxoa
Ondarea

San Pandeleimonos monasterioa edo San Pantaleon (grezieraz : Μονή Αγίου Παντελεήμονος, errusieraz: Монастырь Святого Пантелеимона edo errusiar monasterio gisa ezaguna (Ρωσσικόν / Rossikon), nahiz eta Konstantinoplako patriarkatupean jarraitu. Athos Mendi Santuko Errepublika Monastiko Autonomoko hogei monasterioetako bat da, eliza ortodoxoaren monasterioa, zeinen horien sailkapen hierarkikoan 19. postua duen.[1]

Penintsulako mendebaldeko kostaren erdialdean dago, eta Nikomediako San Pandaleimonos edo Pantaleon medikua izandako martiriari eskainia dago, bere jaia uztailaren 27an ospatzen delarik.

1990ean 35 fraide baino gehiago ez ziren; eta 2006an fraide kopurua 50 ingurura igo zen, gehienbat errusiarrak. Itsaso ondoan kokatuta, hainbeste eraikin sortu direnez inguruan, herrigune oso baten itxura hartu du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1051ean athonita fraideek sortu zuten lehen monasterio errusiarra. Monasterioa, gaur egungo egiturari dagokionez, 1765ekoa da.

XIX. mendearen bigarren erdian, monasterioan bostehun monje bizi ziren, horietatik laurehun errusiarrak eta gainerakoak greziarrak. Talde bakoitzak bere hizkuntzan eta bere erritual bereziarekin jarraitzen zuen kultua. Vogüék kontatu zuenez, abade edo 'higumenoaren' aukeraketan agerian geratu zen gatazka hori, errusiarra izatera igaro baitzen.[2]

1874an, otomandarrek Athos menditik botako zutelakoaren beldur, 1877-1878ko gerra errusiar-turkiarrak mehatxatzen zuen bitartean, monasterio horretako monjeek komentu berri bat sortu zuten Athos Berrian Abkhazian.

Silouane Athonita saindua bertan bizi izan zen 1892tik hil zen arte, 1938ko irailaren 24an.

2005eko irailaren 9an, Vladimir Putin Errusiako presidentearen bisita jaso zuen monasterioak; orduan ospatzen baitzen Juliotar egutegiaren arabera, Kieveko kobazuloetako fraide santu guztien sinaxiaren beila.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) Masoliver, Alexandre. (1981). Història del monaquisme cristià / v. 2, Els segles XIX i XX El monaquisme oriental.. Abadia de Montserrat ISBN 84-7202-398-2. PMC 1024332208. (Noiz kontsultatua: 2021-12-05).
  2. (Gaztelaniaz) Vogüé, Eugène Melchior, David Stacey, Nikolái Strajov eta Selma Ancira.-Dos viajes al Monte Athos. Barcelona: Acantilado, 2007. ISBN 978-84-96489-74-5. orr.86-90

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]