San Pedro Kirol Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sociedad Deportiva San Pedro
Sorrera 1923 (97 urte)
Futbol zelaia Las Llanas
Sestao
Presidentea Jaime Nieto
Entrenatzailea Sabin Uriarte
Liga Hirugarren Maila
2018-19 IV multzoko 19.a (jeitsi da)
Webgunea https://sdsanpedro.com/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

San Pedro Kirol Elkartea Sestaoko futbol taldea da. 1923an sortua, egun Bizkaiko Lurraldeko Preferentean dabil, aurreko Lehen erregionala.

Etsai historikoa herri bereko Sestao River Club da. Babeslea Qualityser enpresa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923an sortu zen San Pedro taldea Sestaon. Urte hartan Errege Kopako finala Bartzelonak eta Real Uniónek jokatu zuten eta taldeak irabazlearen koloreak hartuko zituela erabaki zuen. Bartzelona izan zen irabazlea eta beraz taldeak kolore gorria eta urdina hartu zituen.

Herriko beste taldearen itzalean egon da beti eta 1996-97an sartu zen lehen aldiz hirugarren mailan. 11 denboraldi egin zituen bertan, 2003-04 ezik. 2008an maila galdu zuen eta ordutik Bizkaiko Ohorezko mailan aritu da. 2013an jeitsi egin zen Lurraldeko Preferentera. 2018an Ohorezko maila irabazi eta Hirugarren mailara itzuli zen.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019-20 denboraldiko datuak barne.

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Maila Emaitza
2004-05 Hirugarren Maila 12.a
2005-06 Hirugarren Maila 7.a
2006-07 Hirugarren Maila 15.a
2007-08 Hirugarren Maila 18.a (jeitsi)
2008-09 Bizkaiko Ohorezko Maila 8.a
2009-10 Bizkaiko Ohorezko Maila 5.a
2010-11 Bizkaiko Ohorezko Maila 12.a
2011-12 Bizkaiko Ohorezko Maila 13.a
2012-13 Bizkaiko Ohorezko Maila 18.a (jeitsi)
2013-14 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 8.a
2014-15 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 4.a
2015-16 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 2.a (igo)
2016-17 Bizkaiko Ohorezko Maila 17.a
2017-18 Bizkaiko Ohorezko Maila 1.a (igo)
2018-19 Hirugarren Maila 19.a (jeitsi)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]