San Petronio basilika (Bolonia)
| San Petronio basilika (Bolonia) | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Italiako eskualdeak | |
| Italiako hiri metropolitarra | Boloniako metropoli-hiria |
| Italiako udalerri | Bolonia |
| Koordenatuak | 44°29′36″N 11°20′36″E / 44.493382°N 11.343285°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Trentoko Kontzilioa | |
| Council of Trent: Session Nine | |
| Council of Trent: Session Ten | |
| Izenaren jatorria | Petronio Boloniakoa |
| Erlijioa | katolizismoa |
| Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Bologna (en) |
| Izena | Petronio Boloniakoa |
| Arkitektura | |
| Diseinatzailea | Antonio di Vincenzo (en) |
| Estiloa | arkitektura erromanikoa |
| Dimentsioak | 45 ( |
| Ondarea | |
| Kontaktua | |
| Helbidea | piazza Maggiore ‒ Bologna (BO) |
| Webgune ofiziala | |
San Petronio basilika, Italiako Bolonia hiriko erdigunean dagoen basilika bat da, Notarioen jauregiaren parean. V. mendean hiri honetako artzapezpikua izan zen San Petroniori sagaratua dago. Boloniako santu zaindari horren gorpuzkinak bertan daude 2000. urtetik, lehenago hiriko Hilobi Santuaren elizan baitzeuden, Santo Stefano basilikaren multzoan.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1390ean eraikitzen hasi zen, hiriko udalak Antonio di Vincenzo arkitektoari basilika eraikiaraztea agindu zionean, eta XIV. mendean zehar amaitu zen. Tamaina eta neurri bikainetako eraikina da: 132 metro eta 60 metro zabal, gangak 45 metroko altuera du.
Fatxada Domenico da Varignanak diseinatu zuen eta 1538an hasi zen Giacomo Ranuzzik eraikitzen, baina amaitu gabeko lantzat jotzen da. Eliz atari nagusia lan aparta da, Porta Magna esaten zaio, Jacopo della Querciaren eskulturekin dago apaindua, Pizkundeko estilo eta gaiekin.
Barrualdean, aldare nagusiak XV. mendeko egurrezko gurutziltzaketa bat dauka. Aldare nagusiko ziborioa 1547an eraiki zuen Jacopo Barozzi da Vignolak. Atzealdean, Marcantonio Franceschini eta Luigi Quainiren Andre Mariaren eta San Petronioren fresko bat dago.
Lurrean, 1655ean txertatutako meridiano-lerro bat irudikatzen duen lauza bat dago, Giovanni Domenico Cassini astronomoak kalkulatu eta diseinatua, elizara sartzen diren argi-izpien bidea baliatuz egina.
Kaperak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alboko kapera nabarmenak ditu elizak. Horien artean daude:
San Abbondioren kapera (lehenago Dieci di Balia izenez ezaguna), 1530. urtean, Klemente VII.a aita santuak Karlos V.a bertan koroatu zuen enperadore. 1865ean estilo neogotikoan zaharberritu zuten.
San Petronioren kapera, Cospi eta Aldrovandi familiena izan zena, Alfonso Torreggianik diseinatua, San Petronioren buruaren erlikia gordetzeko egin zen.
San Ivoren kapera, lehen San Brigida dei Foscherari familiarena izan zena: Gaetano Gandolfi eta Alessandro Tiariniren eskultura eta margolanaka daude bertan. Zutabe batean, bi erloju, horietako bat penduluz Italian egindako lehenengoetako bat (1758).
Errege Magoen Kapera, Bolognini familiarena izan zena. Fresko ikusgarriak ditu eta, horien artean, Azken Judiziokoa nabarmentzen da, 1410. urtekoa eta Giovanni da Modenaren lana. Fresko izugarri honek Luziferren irudi erraldoi bat du erdian, eta txikiago, Mahomaren irudi bat ere margotu zuen Islamaren profeta infernuan zela: honek eraman du basilika eraso terrorista posibleen aurrean babestua egotera 21. mendean. Da Modenaren beste horma margotu batuzk ere badira kaperan, Hiru Erregeen eta San Petronioren bizitza irudikatuz. Antonio di Vincenzok diseinatutako marmolezko balaustrada gotikoa (1400) ere aipagarri da kapera honetan.
Donejakue kapera, lehen Rossi eta Baciocchi familiena: Ama Birjinaren tronuratze bat, Lorenzo Costak margotua (1492) ikusten da bertan, eta beirateen diseinua ere egile berari egotzi zaio. Felix Baciocchi printzearen eta bere emazte Elisa Bonaparte ehortzita dauden hilobi-monumentua (1845) ere bertan da.
Gurutzearen kapera, lehen Notai famikiarena: Francesco Lola, Giovanni da Modenna eta Pietro Lianorik XV. mendean margotutako santuen fresko deboziozkoak daude bertan. Leiho bikain bat Fra Giacomo di Ulmek egin zuen, Michele di Matteo da Bolongiaren diseinuaren gainean.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Porta Magna atearen alde bat.
- Ziborioa, elizaren habearte nagusitik ikusia.
- Azken Judizioaren freskoa, Luzifer eta Mahomarekin.
- Cassiniren meridiano-lerroa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Italieraz) Redazione. (2025-09-22). «La storia di San Petronio: il santo protettore di Bologna» Holyblog (kontsulta data: 2025-11-26).
