Edukira joan

San Prudentzioren monasterioa

Koordenatuak: 42°21′N 2°26′W / 42.35°N 2.43°W / 42.35; -2.43
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Prudentzioren monasterioa
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Errioxako udalerriClavijo
Koordenatuak42°21′N 2°26′W / 42.35°N 2.43°W / 42.35; -2.43
Map
Historia eta erabilera
IrekieraVIII. mendea
ElizbarrutiaCalahorrako eta La Calzada-Logroñoko elizbarrutia
Suntsipena1835
Ondarea

Laturce mendiko San Prudentzioren monasterioa (latinez: monasterio de San Prudencio de Monte Laturce) egungo Clavijon- Laturce mendiko Fuentezuela sakanean hain zuzen ere- San Prudentziori eskainitako monasterioa izan zen.

Tradizioak dioenez, Prudentzio, Tarazonako gotzaina, Osman zegoen gatazka batzuk konpontzeko zegoela, hil zen. Hilobia non lurperatuko zen argitzeko — elizbarrutitik kanpo hil zelako —, hilotza mando baten gainean kargatu zuten. Bi eguneko bidea egin ondoren, Laturce mendiaren magaleko kobazulo bateraino iritsi zen, eta han gelditu zen. Bertan lurperatu zuten eta San Bizenteri eskainitako eliza bat eraiki zuten. Ondoren, San Prudentzio izena hartu zuen.[1]

Sorrera VI. mendearen amaieran gertatu bazen ere, ez dago horren berririk X. mendera arte, Leza ibaiaren haranaren errekonkistara arte. Hasiera batean haran horren birpopulaketan protagonismo handia izan bazuen ere, gerora boterea galdu zuen, eta bertako biztanleek ere Albeldako monasterioaren mende egon ziren 950etik[2] 1058ra, mugaldean bizitzea oso zaila zelako.

Cameroseko jaunak ziren monasterioko jabeek bertan izan zuten panteoia. Diego Semenoitzek — bere anaia Petri Semenoitzen oinordekoa izan zena — eta haren emazte Guiomar Rodriguez Trabakoak monasterioa birsortu zuten 1181ean, eta 1162an Petri Semenoitzek, haren anaia Diegok eta bien arreba Teresak, Laudioko jauna zen Lope Enekoitz Mendotzakoak senarrarekin batera, fundatu zuten Ventas Blancasko Santa Maria de Rute monasterioari eman zioten.[3] Laturce mendiko monasterioak Rute monasterioari emandako dohaintzak zioen moduan, azken monasterio horretako monjeak Laturce mendira lekualdatuko ziren komunitate zistertar gisa.[4]

Geroago, monasterio txiki batzuk ez ezik, Villanueva de San Prudencio, Ventas Blancas eta Lagunilla del Jubera parrokiak ere, Laturce mendiko monasterioak kudeatu zituen.

San Prudentzioren erlikiez gain — gehienek Naiarako Andre Maria Erreginarenera eraman bazituzten ere —, San Funes eta San Felix Mendikoenak ere izan bazituen.

Hasiera batean, bertoko monjeak San Benediktoren Ordenakoak baziren ere, 1181ean zistertar bilakatu ziren.[5]

Mendizabalen desamortizazioaren garaian, 1836an, abandonatu egin zuten, eta bere jabetzak Logroñoko Redondako Andre Mariaren konkatedralera bidali zituzten. Gaur egun, erortzeko zorian dago, eta Espainian arriskuan dagoen ondarearen zerrenda gorriaren parte da. 2023an, Salvemos el Monasterio de San Prudencio elkartea sortu zuten, monasterioa bere egoeratik erreskatatzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. García Turza 1989, 140 orr. .
  2. García Turza 1989, 141 orr. .
  3. Álvarez Borge 2008, 100–101 orr. .
  4. Álvarez Borge 2008, 101 orr. .
  5. García Turza 1989, 155 orr. .
  • Álvarez Borge, Ignacio. (2008). Cambios y Alianzas: La política regia en la frontera del Ebro en el reinado de Alfonso VIII de Castilla (1158-1214). Madril: Consejo Superior de Investigaciones Científicas ISBN 978-84-00-08682-4..
  • García Turza, Javier. (1989). «El monasterio de San Prudencio de Monte Laturce (siglos X-XII)» Espacio, tiempo y forma. Serie III, Historia medieval (2): 37–38. ISSN 0214-9745..
  • Téllez Alarcia, Diego (2011). «El Monasterio de San Prudencio de Monte Laturce» Belezos 15: 22-27..
  • Valle Melón, José Manuel. (2014). El monasterio de San Prudencio de Monte Laturce: pasado, presente y ¿futuro?. ISBN 978-84-9960-077-2..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]