San Saturnino eliza (Zalduondo)

Koordenatuak: 42°53′09″N 2°20′47″W / 42.88578°N 2.34634°W / 42.88578; -2.34634
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Saturnino eliza (Zalduondo)
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaZalduondo
Koordenatuak42°53′09″N 2°20′47″W / 42.88578°N 2.34634°W / 42.88578; -2.34634
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
Ondarea
1

San Saturnino eliza Zalduondoko eraikin erlijioso nagusia da, Arabako Lautadan. Lizarrate eta Aistratik zetorren errepide historikoa sartzen da elizaren ekialdetik. Estalkia gotiko berantiarrekoa du (XVI. mendea), eta XVI, XVII eta XVIII. mendekoak ditu fabrika, koru, sakristia, dorre eta erretaulak.[1]

Elizako zaindaria, San Saturnino Tolosakoa, herria Europako bideei begira jartzearen ondorioa da. Via Tolosanaren adar batetik Baionara eta, gero, Zalduondora heldutako erromesek Tolosa-Okzitanian ikusitako San Saturnino eliza handia gogora ekartzen zien eraikina aurkitzen zuten.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Portilla Vitoria, Micaela. (1991). Por Álava, a Compostela: una ruta europea; Del paso de San Adrián al Ebro / Micaela J. Portilla.. Diputación Foral de Álava/Arabako Foru Aldundia, 45-49 or. ISBN 84-7821-066-0. (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]