Sava Serbiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Sava» orritik birbideratua)
Sava Serbiakoa

artzapezpiku

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakРастко Немањић
JaiotzaStari Ras (en) Itzuli, 1169
Herrialdea Serbiako Erresuma
Grand Principality of Serbia
HeriotzaVeliko Tarnovo1236ko urtarrilaren 14a (egutegi gregorianoa) (66/67 urte)
Hobiratze lekuaHoly Forty Martyrs Church (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaStefan Nemanja
AmaAnastasia of Serbia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakserbiera
Jarduerak
Jarduerakhagiografoa, apaiza, idazlea eta diplomazialaria
Lan nabarmenak
Santutegia
Urtarrilaren 27
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Sava Serbiakoa, San Sava kristau ortodoxoentzat, (serbieraz: Свети Сава; 1175 edo 1176Tarnovo (Bulgaria) 1235 edo 1236ko urtarrilaren 14) Serbiako figura historiko garrantzitsua eta bertako Eliza Ortodoxoaren sortzailea izan zen. Hari esker Serbiako Elizak Konstantinoplatik autozefalia jaso zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzaren inguruan hutsune handiak daude. Haren benetako izena Rastko Nemanjić zen eta Ana Serbiakoaren eta Esteban Nemanjaren semea zen; Neamanjak Rascia Serbiako Erdi Aroko estatua sortu zuen, Savas, bestetik, Esteban I. Nemanjić, Serbiako lehen erregearen anaia izan zen. Aitarengandik, gaur egungo Herzegovinako Zahumlje lurraldeko printzerria jaso zuen baina bera eskaintza ezeztatu zuten eta Athos mendira joan zen; han bere izen monastikoa jaso zuen, Sabas. Askotan Sabasen historian kondaira nahasten da eta hori gertatzen Athosen gertatutako gerataera batekin: profezia batek errege odoleko monje batek birjinaren ikono baliotsu bat, Bogorodica trojerucica edo Hiru eskuen Andre Mariaren ikonoa, jasoko zuela eta horrela gertatu omen zen.

Ondoren, bere aitak ere abitua hartu zuen, Simeon izenareik. Savak Athos mendira joateko gonbidatu zuen eta hark onartu zuen, 1197an. Biek elkarrekin monjeen bizitza aldatu zuten eta monasterio berriak sortu zituzten. Lan horri esker Athos mendiaren bersortzaileen izena jaso zuten.[1] Orduan, monasterio berri bat sortzeko asmoaz, oso gaizki zegoen bat aukeratu zuten eta Hilandar monasterioa. Arrakasta itzela izan zen eta, ondorioz, Alexio III.a Angelo enperadoreak (1195-1203) monasteriori erabateko autonomia eman zion. Hilandar Serbiako erlijio-zentro nagusia da eta mendetan zehar haren garrantzia berean mantendu da.

1219tik 1233ra Serbiako Artzapezpikua izan zen. 1234an, apezpikuaren kargua Arsenio I.aren eskuetan utzi zuen eta Kristo hilobia ezagutzeko Jerusalemera joan zen erromes moduan. Jerusalemdik bueltako bidean Veliko Tarnovon gelditu zen, Bulgariako enperadoreari, Ivan Asen II.a Bulgariakoa, Bulgariako Aitalehena bezala onartua izateko egin zituen lanak azaltzeko. Hiri horretan hil zen, 1236ko urtarrilaren 14ean. 1237an, negoziazio luze batzuen ondoren, Serbiako erregeak, Stefan Vladislav, santuaren gorpuzkiak berreskuratu zituen, Mileševako monasterioan lurperatuz.

Sava Serbiakoren oroimenez, Belgraden, otomandarrek haren gorpuzkiak erre omen zuten tokian San Sava katedrala eraikitzen ari da. Eliza Ortodoxoak haren festa urtarrilaren 27an ospatzen du.

Erretze sinbolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1594ko apirilaren 27an Serbia Otomandar Inperioaren agindupean zegoen. Patxa otomandarra Koca Sinan Pacha zen; agintari hau ez zen turkiarra, albaniarra baizik. Bere asmoa serbiarrak musulman bihurtzea zen eta asmo horrekin ekintza sinbolikoa egin zuen: santuaren gorpuzkiak Belgradera eramatea eta bertan publikoki erretzea agindu zuen. Halaber, botere otomandarra onartua izatea nahi zuen, batez ere 1594an gertatu zen Banateko matxinada. Bere helburua ez zuen erabat lortu eta, nahiz eta Bosniako eta gaurko Serbiaren hegoaldeko zonalde batzuk islamizatzea lortu, serbiar herriaren gehiengoak ortodoxoa izaten jarraitu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jean-Christophe Buisson, Histoire de Belgrade, 2013, Éditions Pérrin (ISBN 9782262039882), 34. or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]