San Simeone Profeta eliza

Koordenatuak: 45°26′26″N 12°19′28″E / 45.44069°N 12.32453°E / 45.44069; 12.32453
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Simeone Profeta eliza
San Simeone Profeta
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Veneto
Italiako hiri metropolitarraVeneziako Hiri Metropolitanoa
Italiako udalerriVenezia
Kokapen fisikoaSanta Croce
Koordenatuak45°26′26″N 12°19′28″E / 45.44069°N 12.32453°E / 45.44069; 12.32453
Map
Historia eta erabilera
Irekiera967
Izenaren jatorriaSimeon (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaPatriarchate of Venice (en) Itzuli
IzenaSimeon (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)harria
Estiloaromanesque architecture in Italy (en) Itzuli
Atalakcampanile (en) Itzuli:

'San Simeone Profeta eliza edo San Simeone Grande (Handia) (italieraz: Chiesa di San Simeone Profeta) Italiako Veneziako eliza katolikoa da. Santa Croce sestieren dago kokatuta. Lehen eraikina 967koa zen. "Grande" adjektiboak beste eliza batetik bereizteko erabiltzen da, San Simeone Piccolo; bigarren hori XVIII. mende arte txikiagoa baitzen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza hau 967. urtean sortu zuten Ghisi, Adoldi eta Briosi patrizio familiek. Jatorriz egurrezko eraikin xumea zen, 1150ean sutearen ondoren, harriz berreraiki eta parrokia eliza egin zuten. Napoleonen gobernuak parrokia San Simeone Piccolo-rekin bat egin zuen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badirudi barruko zorua 1630. urteko izurritean hemen lurperatuak egin ondoren altxatu zela. Egungo elizak fatxada neoklasikoa du. Barrualdea XVIII. Mendearen hasieran berreraiki zuen Domenico Marguttik. Barrualdean Tintorettoren Azken afaria eta beste artisten margolan interesgarriak ikus daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Marcello Brusegan (2004). Guide unusual mysteries, secrets, legends and curiosities of the churches of Venice. Newton Compton. 311–312 or. ISBN 978-88-541-0030-5.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]