San Vicente de la Barquera

Koordenatuak: 43°22′59″N 4°24′01″W / 43.38318°N 4.40027°W / 43.38318; -4.40027
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Kantabriako mendebaldeko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Vicente».
San Vicente de la Barquera
municipality of Cantabria (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaJulián Vélez González (en) Itzuli
Izen ofizialaSan Vicente de la Barquera
Posta kodea39...
INEk ezarritako kodea39080
HerriburuaSan Vicente de la Barquera
Geografia
Koordenatuak43°22′59″N 4°24′01″W / 43.38318°N 4.40027°W / 43.38318; -4.40027
Map
Azalera41.5 km²
Altuera15 m
MugakideakVal de San Vicente, Herrerías eta Valdáliga
Demografia
Biztanleria4.038 (2023)
8 (2022)
alt_left 2.087 (%51,7) (%50,4) 2.037 alt_right
Dentsitatea97,3 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakPornichet
MatrikulaS
sanvicentedelabarquera.es

San Vicente de la Barquera Kantabriako Costa Occidental eskualdean dagoen udalerria da. Bizkaiko golkoa, Valdáliga, Herrerías eta Val de San Vicente udalerriekin mugatzen du. Herrigunea, San Vicente de la Barquera, bere usadio, ohitura eta jaiek erakusten duten bezala itsasoari oso loturik dago. Eremu honek duen naturaren edertasun eta ondasunen ondorioz turismoa da bertako jarduera nagusia. Udalerriaren %80a Oyambreko Parke Naturalearen barnean kokatzen da, paisaia eta ekologiaren aldetik lekuak duen balioaren ondorioz Kantabriako erkidegoak erregulatzen duen babesgo berezi batetaz gozatu ahal dezake.

Udalerriak 9 herrietan banatutako 4.461 biztanle ditu. Itsas mailatik 15 metrotara dago eta 41,5 kilometro karratuko azalera batean hedatzen da.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Vicente de la Barquera udalerria bederatzi herriek osatzen dute:

  • Abaño.
  • La Acebosa.
  • El Barcenal.
  • Gandarilla.
  • Hortigal.
  • Los Llaos.
  • La Revilla.
  • San Vicente de la Barquera (herrigunea), 2006ean 3.401 biztanle zituelarik.
  • Santillán-Boria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Vicente de la Barqueran dagoen Erregearen gaztelua.

Historiaurreko giza aztarnen testigantza badago. Zehazki esateko Brontze Aroko aztarnak gelditu dira, adibide gisa El Barcenaleko aztarnategi megalitikoa aipa daiteke. Uste denez leku hau Kantabriar orgenomeskoen bizileku omen zen. San Vicente de la Barquera udalerria erromatarren Portus Vereasueca kokalekuarekin identifikatu nahi izan da.

Erdi Aroan eremu guzti hau VIII. mendean Alfontso I.a Asturiaskoak birpopulatu zuen. Bertan gaztelu bat altxatu zen eta honen inguruan udalerria handituz joan zen. San Vicenteren gorakada ekonomikoaren aroa 1210. urtetik aurrera jasoko da, Alfontso VIII.ak forua eman zionean. Hau itsas merkataritza eta arrantza eskubideari esker izan zen. Arrantzale Kofradiaren lehen arauak 1330. urtekoak dira. Halere, XV. mende erdira sute eta izurrien ondorioz gainbehera bat jasango du.

San Vicente de la Barquera udalerriak Itsas Kostaldeko Lau Udalerrien eta Itsasoko Lau Udalerrien Anaitasuneko Korrejimenduan esku hartuko du. San Migel Zubiko Batzarretan parte hartuko du, 1779ko Kantabria probintziako Ordenantzan ere parte hartuko duelarik.

1822an udal konstituzionala bezala osatu zen. Hasieratik Comillasko barruti judizialeko zati izan zen. 1835tik aurrera berezko barruti judiziala izan zuen, baina honek ez zuen Liébanako eremua bere barne hartzen, gaur egun aldiz bere barnean dago.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2005
1.769 1.933 2.202 2.996 3.002 3.313 3.673 4.016 3.956 4.521 4.461

Iturria: INE

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri honetako gaur egungo alkatea Julián Vélez (PP) da. 2003 eta 2007ko Udal Hauteskundeen emaitzak ondorengo hauek izan ziren[1]:

2003ko maiatzaren 25eko Udal Hauteskundeak
Alderdia Botoak % Zinegotziak
PP 1365 44,35 % 5
PSOE 692 22,48 % 3
UBI 337 10,95 % 1
PRC 291 9,45 % 1
IU 284 9,23 % 1
  • Alkate hautetsia: Julián Vélez González (PP, IUren bermeaz).
2007ko maiatzaren 27ko Udal Hauteskundeak
Alderdia Botoak % Zinegotziak
PP 1550 50,37 % 7
PSOE 595 19,34 % 2
PRC 356 11,57 % 1
IU-BR 271 8,81 % 1
  • Alkate hautetsia: Julián Vélez González (PP).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerrian ekonomikoki aktiboa den biztanleriaren erdia baino gehiago hirugarren sektorean lan egiten du, honetan jarduera nagusia turismoa delarik, nagusiki bere hondartzei esker ederki asko ustiatu dezakelarik. Bestalde eskaintzen dituen zerbitzuen ikuspuntutik Kantabriako Mendebaldeko hiriburua da: epai barrutia, merkataritza eta administrazioaren hiriburua da. Gainontzeko biztanleria lehen sektorean jarduten du (%20a inguru), eraikuntza (%18a) eta industria (%7a besterik ez).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

De la Maza zubia San Vicente de la Barquerako itsasadarraren gainean.

Kantauri Itsasoaren kostaldeko arrantzale herri herrikoienetakoa da. Udalerri honetako interes kulturaleko ondareak bost dira:

Bestalde udalerri honetan inbentariatutako hiru ondare ere badaude:

  • Barquerako Ama Birjinaren Kapera (Capilla de la Virgen de la Barquera), usadio handiko santutegia.
  • Abañoko Lanzaretoa (El Lazareto de Abaño).
  • Santa Kruzeko gotolekua (El Fuerte de Santa Cruz de Suaz).

Beste puntu interesgarriak Corrotarren etxea, Concepción ospitalea, Prebosteko dorrea, bai eta Herrigune Zaharreko (Puebla Vieja) harresiaren hondakin eta ateak dira.

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostaldeko udalerri bat da, bere natur erakargune nagusiena Oyambre Natura Parkea delarik, 1988 ezkeroztik babesgune izendatua. Bere 57 kilometro karratuetan zehar itsaslabarrak, Oyambre edota Merón bezalako hondartzak, La Rabia eta San Vicente de la Barquera itsasadarrak, padurak eta baso kaduzifolio mistoak kokatzen dira. Itsasadar eta padurek aberastasun ornitologiko handia dute.

Udalerri honetako bi ibaiak Escudo eta Gandarilla dira. Escudo ibaia Escudo de Cabuérniga mendilerroan jaio, Valdáliga zeharkatu eta San Vicente de la Barqueran sartuz Rubíneko padura sortzen du. Gandarilla ibaia berriz San Vicente udalerriaren hegoaldean jaio eta Pomboko padura sortzen du. Bi ibaiak elkartu eta San Vicenteko itsasadarra sortzen dute, herrigunea bi ibaien artean kokatzen delarik.

Hondartzei dagokionez, Santillánen aldamenean dagoen la Fuenteko senadi txikia aipatu behar da. Herrigunean bertan udan jendeztatuak eta handiagoak diren hondartzak ere badaude: La Maza eta El Tostaderoko hondartzak. Udalerriaren ekialdetik hasi eta Oyambre itsasmuturreraino hiru kilometroko luzehera duen Meróngo hondartza dago eta gune ezberdin hauetan banatzen da: El Puntal, El Rosal, Merón, Bederna eta Peñas Negras. Oraindik haratago Oyambreko hondartza aurkitu dezakegu.

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • David Bustamante: abeslaria, 1982an jaioa. TVE espainiar kateko Operación Triunfo saioko lehen emanaldian parte hartzeagatik pertsonaia ospetsua bihurtu zen, hirugarren postuan gelditu zelarik.
  • Javier de Ortueta Martínez: Motozalea, 1912an jaioa.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urtarrilaren 22an, San Bizente Martiria. Ganadu Azoka.
  • Uztailaren 16a, Karmen edo El Carmen. Arrantzaleen Jaia edo Itsas Jaia. Udalerriko arrantzaleen auzoan ospatzen da, sardinadak antolatzen direlarik.
  • Apirila edo maiatzean (data aldagarria) bertako jairik herrikoiena ospatzen da, la Folía delakoa, ohikoena Aste Santua ondorengo bigarren igandean ospatzen da. La Folía delakoa Interes Turistiko Nazionaleko Jaia bezala izendaturik dago.
  • Irailaren 8 eta irailaren 9an, La Barquera eta El Mozucu jaiak ospatzen dira, hauetako azkenan Udalak bertaratzen direnei eskeintzen dien udalerriko sorropotún plater ospetsuaz prestaturiko bazkaria hondartzan burutzen da.
San Vicente de la Barquera udalerria goizaldeko ordu txikietan, atzekaldean Europako Mendiak ikus daitezkelarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri anaikidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferantziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]