San Zernin basilika
San Zernin basilika | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() ![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
| |||||||||||
Koordenatuak | 43° 36′ 31″ N, 1° 26′ 32″ E / 43.608485°N,1.442126°EKoordenatuak: 43° 36′ 31″ N, 1° 26′ 32″ E / 43.608485°N,1.442126°E | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Historia eta erabilera | |||||||||||
Jabea |
City of Toulouse (en) ![]() | ||||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||||
Elizbarrutia | Tolosako artxidiozesia | ||||||||||
Izena | Zernin Tolosakoa | ||||||||||
Arkitektura | |||||||||||
Estiloa | Arte erromanikoa | ||||||||||
Gizateriaren ondarea | |||||||||||
Erreferentzia | 868-045 | ||||||||||
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika | ||||||||||
Izen-ematea | bilkura) | ||||||||||
Mérimée ID | PA00094524 | ||||||||||
Webgune ofiziala | |||||||||||
|
San Zernin basilika (frantsesez: Saint-Sernin) Okzitaniako Tolosan dagoen santutegia da. Eraikuntza honen helburua San Saturnino Tolosakoaren erlikiak gordetzea izan zen, Tolosako lehen apezpikua izan zena, 250an martiri bilakatutakoa. Erdi aroko mendebaldeko erromesen jomuga nagusienetako izan zen, IX. mendetik Frantses Iraultza bitarte kalonje komunitate batek zaindu zuen. Europan gordetzen den eliza erromaniko handienetakoa da, Alemaniako Spirako katedralarekin batera.
San Saturnino, garai hartan kristau komunitateko burua Tolosan, apaiz paganoek atxilotu zuten 250eko azaroaren 29an Kapitolio zaharraren oinean (gaur egungo Esquirol plaza). Kristautasunari uko egiteari eta Jupiterri (zezena) gorazarre egiteari uko egin zion. Horregatik zezen bati soka batekin lotu eta arrastaka eraman zuten hiriko kaleetan barrena gaur egun basilika dagoen lekuan soka hautsi zen arte. Bi neska gaztek San Saturnino hor bertan lurperatu zuten. Zezena Klaustroaren kaletik igaro zen, eta horregatik kaleari izena aldatu eta Rue du Taur (zezenaren kalea) jarri zioten.
Basilikak 260 kapitel erromaniko gordetzen ditu[1] eta hegoaldeko arkitektura erromanikoaren ikurra da. Tolosak Done Jakue bideko erromes ugariren bisita jasotzen zuen eta bertatik San Saturninoren erlikiak ondratzera pasatzen ziren.
Basilika hau UNESCOren gizateriaren ondarea da 1998tik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Georges Duby, Jean-Luc Daval, La sculpture, ..., page 276