Done Kipiren eliza

Koordenatuak: 42°52′N 0°55′W / 42.86°N 0.92°W / 42.86; -0.92
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Zipriano eliza (Izaba)» orritik birbideratua)
Done Kipiren eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIzaba
Koordenatuak42°52′N 0°55′W / 42.86°N 0.92°W / 42.86; -0.92
Map

Done Kipiren eliza Erronkariko ibaxako Izaba udalerrian XVI. mendeko kristiau eliza bat da.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendean dokumentatutako izena da. Nabe bakarreko eliza da, garaiera handikoa, eta burualde pentagonala du, XVI. mende hasierakoa. Nerbio zuzenak dituzten izar-gangez estalita dago. Eliza honek 1427an erre zen Erdi Aroko beste eliza bat ordezkatu zuen, eta haren aztarna batzuk geratzen dira. Dorre indartsua tenpluaren oinaldean dago. Elizako piezarik nabarmenena erretaula nagusia da, egile ezezagunaren lana, nahiz eta jakin badakigun bere polikromia 1583-1587 bitartean egin zuela gaztelar margolari Simon Perez de Cisnerosek. Elizaren burualdera egokitzeko trazatua oktogonala da eta horma-hobia duen banku bat, bost kaletan banatutako bi gorputz altu eta atikoa ditu, guztia hauts-babes batez inguratua. Erretaulan balaustrea eta 1586 urteko gerlari, arrano, haur eta kartelen dekorazio errenazentista oparoa erabiltzen dira. Pasioko talde txikiek hartzen dute bankua, santu batzuk eta San Zipriano titularra lehenengo gorputzean daude; bigarren multzoan, berriz, Kristoren Haurtzaroko pasarteak irudikatzen dituzte. Eskulturaren estiloa garai hartan nagusi zen espresibismoaren barruan kokatzen da, eragin italiar eta frandriatarrekin batera. XVI. mendeko burdin sare gotiko batek ixten du presbiterioa.

Aipatzekoak dira, halaber, Done Frantses Xabierrekoa erretaula barrokoak, titularraren oihal tenebrista bat buru dela, eta Done Iosepe, errokoko estilokoa. Elizan, XVI. mendeko Gurutziltzatu baten irudia eta mende bereko bi pulpitu plateresko daude. XVII. mendeko harlanduzko lan barroko bat ere kontserbatzen da, nekazaritza-lanak, dantzak eta herri-ohiturak irudikatzen dituena, hala nola hiru behien tributua. Zilargintzako pieza garrantzitsuak dira Gaspar de Leonek 1553an egindako parrokia-gurutzea eta XVI. mendeko kaliza.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]