Sanaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kamerun
Sanaga ibaiaren bailara
Sanaga ibaia

Sanaga Kamerungo ibai nagusia, Errepublika ekialdetik mendebaldera igarotzen duena. 520 km. Adamaua mendietatik jaisten diren errekek osatua da, eta, Edeako hiria zeharkatu ondoren, Gineako golkoan isurtzen du ura, Ozeano Atlantikoan. Ur-jauzi ugari daude ibaiaren ibilguan, zentral elektrikoek elektrizitatea ekoizteko baliatzen dituztenak (Mbakaou eta Edeako urtegiak). Kamerungo bi departamenduri ematen die izena ibaiak: Sanaga Garaia (hiriburua, Nanga Eboko) eta Itsas Sanaga (hiriburua, Edea).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]