Sandra Oh
Itxura
Sandra Miju Oh (Nepean, Ottawa, 1971ko uztailaren 20a) aktore kanadar-estatubatuarra da. HBO-ko Arliss komedian (1996-2002) Rita Wu-ren papera antzeztu zuen, ABC-ko Grey's Anatomy draman (2005-2014) Cristina Yang-ena, eta Killing Eve thrillerrean (2018-2022) Eve Polastri-rena. Hainbat sari jaso ditu, besteak beste, bi Urrezko Globo. 2019an, Time aldizkariak munduko eragin handiena duten 100 pertsonen artean kokatu zuen Oh.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Sandra Oh: The 100 Most Influential People of 2019» TIME (kontsulta data: 2022-04-21).