Sandro Pertini

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sandro Pertini
Sandro Pertini

1978eko uztailaren 9a – 1985eko ekainaren 29a
Lehen ministroa   Giulio Andreotti
Francesco Cossiga
Arnaldo Forlani
Giovanni Spadolini
Amintore Fanfani
Bettino Craxi
Aurrekoa Giovanni Leone
Ondorengoa Francesco Cossiga

Jaiotza 1896ko urriaren 25a
Stella, Italia
Heriotza 1990eko otsailaren 24a
(93 urte)
Erroma, Italia
Alderdi Politikoa Italiako Alderdi Sozialista
Ezkontidea(k) Carla Voltolina
Erlijioa Ateoa

Alessandro Pertini, Sandro Pertini izenaz ezaguna (Stella, 1896ko urriaren 25a - Erroma, 1990eko otsailaren 24a) italiar politikaria izan zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen; Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen. Italiako Alderdi Sozialistako kide egin zen 1918an, baina erbestera jo behar izan zuen, 1926an faxisten aurkako ekimenetan parte hartzeagatik. Kartzela-zigorra eman zioten 1928an, eta aske geratu zenean (1943), Nenni politikariarekin batera, Italiako Alderdi Sozialista osatu zuen berriro. Lehen Mundu Gerran hiltzera kondenatu zuten alemaniarrek, Erroman, Florentzian eta Italiako iparraldean oste faxisten aurkako taldeen buruzagi izan zelako. Alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten 1945ean, eta Avanti aldizkariko zuzendaria izan zen 1945-1946 eta 1950-1952 urteetan. Legebiltzarreko kide izan zen 1946az geroztik, eta Errepublikako lehendakari hautatu zuten 1978. urtean. 1985 arte izan zen lehendakari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sandro Pertini Aldatu lotura Wikidatan