Sandugo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Lunaren Odolezko Ituna (1883).
Gertaera oroitzeko Boholen ikus daiteke idazkuna.

Sandugo odol-ituna izan zen, 1565eko martxoaren 16an Filipinetako Bohol uhartean egina, Miguel Lopez Legazpi esploratzaile gipuzkoarraren eta Datu Sikatuna, Boholeko buruaren artean. Itun horrekin tradizio tribalari jarraitu zuten haien adiskidetasuna zigilatzeko. Espainiar Inperioaren eta filipinarren arteko lehen adiskidetasun-hitzarmentzat hartzen da.[1]

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Sandugo" hizkuntza bisaiaeran "odol bera" esan nahi duen hitza da.[2]

Sandugo artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1883an, Juan Luna pintore filipinarrak gertakari historiko hori irudikatzen du Odolezko Ituna izeneko koadroan. Margolan horrek lehen saria lortu zuen 1885eko Parisko Erakusketan eta San Louisen 1904an egindako Louisiana Purchase Expositionen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]