Sanlúcar de BarramedaCádizko probintziako mendebaldean dagoen udalerria da. Guadalquivir ibaiaren bokalean dago, Huelvako probintziaren mugatik hurbil. 2009 urtean 65.805 biztanle zituen. Laborantza (mahastiak), abere hazkuntza (zezen azienda), arrantza eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Bertako portutik irten ziren Colon, Indietarako hirugarren bidaian, eta Magallanes, munduari lehen bira eman zionean (1519).