Edukira joan

Sanpedrotarra Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sanpedrotarra Arraun Elkartea
Sorrera1958
HerriaEuskal Herria Pasai San Pedro, Gipuzkoa
LehendakariaEuskal Herria Alberto Iñurrategi
EntrenatzaileaEuskal Herria Patxi Francés
Patroia(k)Euskal Herria Iñaki Bereau
Euskal Herria Aitor Carrillo
Kolorea(k)     morea
Trainerua     Libia
Palmaresa15 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
1 Euskal Liga
3 KAE Liga
4 Espainiako Txapelketa
7 Euskadiko Txapelketa
9 Gipuzkoako Txapelketa
2025: Kontxaez
20266.a (KAE 1 Ligan)
Webguneawww.sanpedrotarra.com
San Pedro, 2026ko Kontxako sailkapen estropadan.

Sanpedrotarra Arraun Elkartea Pasaiako Pasai San Pedro auzoko arraun elkartea da. 1958an sortu bazen ere[1], 1880an irabazi zuen lehendabizikoz Kontxako Bandera. Guztira 15 aldiz irabazi du Kontxako Bandera.[2]

Kontxako lehenengo garaipena 1880. urtekoa du. 1927-1935 artean[3] eta 1987-1997 artean[4] izan zituen urrezko aroak. TKE Ligako ohiko elkartea izan bada ere azkenaldian KAE Ligan ari da, baina maila onean, hiru aldiz izan da Ligako txapelduna. 2024an TKE Ligan aritu zen berriz[5].

Taldearen kolorea morea da eta traineruaren izena Libia da.

Sanpedrotarra Arraun Elkartea 1958an sortu bazen ere, traineru sanpedrotarrek historia handia izan dute aurretik ere.

Kontxako Banderako bigarren edizioa irabazi zuen 1880an[2]. 1889an Kontxan bigarren egin zuen. Ondoren Bilbon hartu zuen parte eta bosgarrena izan zen. Hala ere Ondarroari desafioa egin zion eta 1890an Getaria eta Donostia arteko ibilbidean ondarrutarrak atera ziren garaile[6]. Urte horietan sanpedrotarrek ia urtero hartu zuten parte Kontxan eta postu onak lortu ere bai, 1897ko bigarren postua eta 1899ko garaipena esate baterako.

1927ko Kontxako Bandera irabazi zuen tripulazioa.

XX. mendea bikain hasi zuten sanpedrotarrek 1906an Kontxako bigarren bandera eskuratuz. 1917an ere beste garaipen bat izan zuen. Garai onena ordea 20 eta 30 hamarkadetan izan zuten, Kontxako sei bandera jarraian irabazi zituelarik "Aita Manuel"en kuadrilak, 1927an hasi eta 1932 arte[3]. 1935ean azkenengo bandera bat eskuratu zuten[7].

Elkartearen hasiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957an arraunlari sanpedrotarrek Espainiako Batel Txapelketa irabazi zuten eta orduan Elkarte bat sortzea erabaki zuten. Hasieran batel eta trainerillatan aritu ziren Espainiako txapelketa ugari irabaziz eta ondoren trainerua uretaratu zuten berriz ere, 1971n Kontxako Banderan hirugarren postua lortuz.

XX. mendearen bukaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanpedrotarra Arraun Elkartearen garai onenak 80. hamarkadaren erdialdera hasi ziren, 1986an Kontxan hirugarren egin ondoren 1987 eta 1999 artean Kontxako lau bandera[4], Espainiako lau txapelketa, Euskadiko 7 eta Gipuzkoako 8, Liga nagusi bat eta Euskal Herriko bandera onenak hainbat aldiz irabazi zituelarik. Bereziki aipagarriak izan ziren 1993ko denboraldia, 15 banderatik 13 irabazi zituena eta 1994ko denboraldia 17tik 16 irabazi zituena[8]. Juan Carlos Fontan izan zen urte horietako patroia[9] eta Libia traineruaren izena. Harrobiko talde bat ere izan zuen, Kalparra, sanpedrotarren instalazioen izena hain zuzen ere.[10]

2000 urtean arraunlarien aldaketak etorri ziren eta trainerua ateratzea lortu bazuten ere maila nabarmen jaitsi zen.

San Pedro Getarian entrenatzen, 2011an.
San Pedro, 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.

XXI. mendea behe mailako ligatan hasi zuten. 2006an ordea KAE Liga irabazi eta TKE Ligara igo ziren. 2009an TKE Ligako bigarren postua eskuratu zuten[11]. Kontxako banderan ez du zorte handirik eduki, izan ere 2010, 2011 eta 2012an zortzigarren postuan gelditu baitzen sailkapen estropadan eta beraz ez zuen Banderan lehiatzerik lortu. 2013an azkenean lortu zuen sailkatzea eta bosgarren egin zuen.

2014an eta 2015an ligan erdialdean ibili izan zen, tarteko estropada onak eginez ere bai. 2015ean Kontxako Banderarako sailkatu zen eta seigarren egin zuen. Hurrengo urteetan apal ibili da baina 2018an Kontxako Banderara sailkatzea lortu zuen. 2019 urtean jeitsiera play-offak jokatuko zituen, azkenarekin puntutan berdinduta gelditu zen arren[12] eta maila galdu zuen.[13]

2020an bigarren egin zuen KAE Ligan eta igoera play-offak jokatu zituen baina ez zuen igoera lortu[14]. 2021 denboraldia ere bikain hasi zuen, lidertza ere izan zuen, baina denboraldi gorabeheratsuaren ondorioz laugarren amaitu zuen. 2022an KAE Ligako txapelduna izan zen baina play-offetan ez zuen lortu mailaz igotzea[15]. 2023an bigarren aldiz jarraian irabazi zuen KAE Liga eta play-offetan TKE Ligara itzuli zen[5].

TKE Ligan sufritzea tokatu zitzaion eta 11. postuan gelditu zen. Ondoren play-offetan San Juanen aurka lehiatzea egokitu zitzaion eta maila galdu zuen.[16]

Patroi historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanpedrotarren arteko patroi handienak Aita Manuel eta Juan Carlos Fontán izan dira dudarik gabe, hala ere lehenago izan ziren Kontxako Bandera irabazi zutenak ere.

San Pedro Bilboko Banderan, 2012an.
San Pedro 2023ko Gipuzkoako txapelketan.
  • Txapelduna (15): 1880, 1899, 1906, 1917, 1927, 1928, 1929, 1930, 1931, 1932, 1935, 1989, 1991, 1993 eta 1994.
  • Bigarrena (10): 1889, 1907, 1910, 1919, 1934, 1944, 1987, 1988, 1990 eta 1998.
  • Hirugarrena (7): 1892, 1924, 1971, 1986, 1995, 1996 eta 2009.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (6): 1987, 1988, 1989, 1990, 1993 eta 1994.
  • Sailkatua (19): 1986, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2008, 2009, 2013, 2015 eta 2018.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2009
  • Hirugarrena (0):
  • Irabazitako estropadak (2025 barne): 2
  • Parte hartzeak (14): 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2024
  • Euskal Liga (1): 1994 (ez ofiziala).
  • KAE 1 Liga (3): 2006, 2022, 2023.
  • Gipuzkoako Promozio Liga (1): 1993 (Kalparra)
  • Txapelduna (4): 1988, 1989, 1990 eta 1994.
  • Bigarrena (2): 1991 eta 1993.
  • Txapelduna (7): 1987, 1988, 1989, 1991, 1993, 1994 eta 1996.
  • Bigarrena (3): 1990, 1998 eta 2008.
  • Txapelduna (9): 1988, 1989, 1990, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997 eta 2009.

Gainontzeko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoen A eta B taldeek lorturiko banderak.

HandiakNerbioiko Sari Handia (6): 1987, 1989, 1990, 1991, 1993, 1994.
El Corte Ingles Bandera (4): 1987, 1990, 1993, 1994.
Zarauzko Ikurrina (5): 1988, 1991, 1993, 1994, 1996.
EtxekoakSan Pedroko Bandera (10): 1993, 1994, 1995, 1996, 1998, 1999, 2001, 2002, 2006, 2020.
Pasaiako Portuko Bandera (1): 2023.
Pasaiako Bandera (4): 1987, 2006, 2021, 2023.
San Pedroko Test estropada (1): 2013.
GipuzkoanZumaiako Bandera (4): 1987, 1988, 1989, 1990.
Getaria-Donostia Trabesia (1): 1987.
Memorial Prego (1): 1991.
Urumeako Bandera (3): 1989, 1992, 1994.
Sprint estropada Donosti (3): 1989, 1990, 1994.
Koxtaperen Bandera (1): 1993.
Fortunaren Promozio Bandera (1): 1993
Hondarribiko Bandera (3): 1993, 1994, 1998.
El Diario Vasco Bandera (3): 1994, 1996, 1997.
Oreretako Bandera (1): 1995.
Hernaniko Bandera (1): 1996.
Orioko Bandera (3): 1996, 1997, 1998.
Donibanekoren Bandera (1): 1996.
Trintxerpeko Bandera (1): 2006.
Hondarribiko Traineru Jaitsiera (1): 2008.
Oriako Traineru Jaitsiera (1): 2009.
Orio Kanpina Bandera (1): 2022.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2022.
CMO Valves Bandera - San Juan (1): 2023.
Gesalaga-Okelan - Zarautz (1): 2025.
BizkaianPetronor Bandera (8): 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 2006.
Bermeoko Bandera (4): 1987, 1992, 1993, 1994.
Sestaoko Bandera (2): 1988, 1994.
Bizkaiko Diputazioaren Bandera (4): 1990, 1991, 1993, 1994.
Santurtziko Bandera (4): 1991, 1992, 1993, 1995.
Lekeitioko Bandera (5): 1992, 1993, 1994, 1996, 2006.
Ondarroako Bandera (1): 1992.
Portugaleteko Bandera (1): 1993.
Dalia Saria (Areeta) (3): 1994, 1995, 2013.
Getxoko Bandera (2): 1995, 1998.
Lekeitioko Ikurrina (3): 1995, 2006, 2012.
Elantxobeko Bandera (1): 1996.
Bilbo Hiriko Bandera (3): 1997, 1998, 2023.
Kaikuren 75 urteurreneko Bandera (1): 1998.
Isuntzaren Bandera (1): 2009.
La Navalen mendeurrena (1): 2009.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2013.
Plentziako Ikurrina (1): 2013.
Mundakako Bandera (2): 2013, 2023.
Itsasoko Amaren Bandera (1): 2013.
Erandioko Ikurrina (1): 2015
KAE 1 Ligako estropada Getxon (1): 2020.
LapurdinDonibane Lohitzuneko Bandera (2): 1991, 1992.
Miarritzeko Bandera (1): 1994.
Hendaiako Bandera (1): 1995
NafarroanAritzaleku Kanpinaren Bandera (1): 2012
KantabrianKantabriako Diputazioaren Bandera (1): 1988.
Ría del Asón Bandera (2): 1995, 2013.
Santanderko Bandera (2): 2006, 2013.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2006.
Pontejosko Bandera (1): 2006.
San Vicente de la Barquerako Bandera (1): 2012.
Colindresko Traineru Jaitsiera (1): 2018.
Santoñako Bandera (1): 2020.
Castro Urdialesko Bandera (2): 2020, 2023.
Castro KAE (1): 2022.
AsturiasenLlanesko Bandera (1): 1995.
Gozón Udaleko Bandera (1): 2013
GalizanDescubrimiento Bandera (1): 1991.
Concello Moaña - Fandicosta Saria (1): 2009
BesteakBartzelonako Euskal Etxea (1): 1994

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denboraldiak
TKE14
KAE 110
KAE 20
2026 barne.
UrteaLigaKontxa
2003Federazio Liga, 8.a-
2004Federazio Liga, 10.a-
2005Federazio Liga, 8.a-
2006KAE 1 Liga, 1.a (p.o. )-
2007TKE Liga, 7.a-
2008TKE Liga, 4.a6.a
2009TKE Liga, 2.a3.a
2010TKE Liga, 8.a-
2011TKE Liga, 8.a-
2012TKE Liga, 5.a-
2013TKE Liga, 8.a5.a
2014TKE Liga, 9.a-
2015TKE Liga, 8.a6.a
2016TKE Liga, 10.a-
2017TKE Liga, 9.a-
2018TKE Liga, 9.a8.a
2019TKE Liga, 11.a (p.o. )-
2020KAE 1 Liga, 2.a (p.o. )-
2021KAE 1 Liga, 4.a-
2022KAE 1 Liga, 1.a (p.o. )-
2023KAE 1 Liga, 1.a (p.o. )-
2024TKE Liga, 11.a (p.o. )-
2025KAE 1 Liga, 6.a-
2026KAE 1 Liga, 6.a
  • (p.o.) play-offak
Kalparra Arraun Elkartea
San Pedro-B
EntrenatzaileaEuskal Herria Ramon Erostarbe
Patroia(k)Euskal Herria Ramon Erostarbe
(90. hamarkadan)
Euskal Herria Ander Gaton (2010. hamarkadan)
Kolorea(k)     morea
Trainerua     Kalparra (90. hamarkadan)
     Libia (2010. hamarkadan)
Palmaresa1 Gipuzkoa Prom. Liga
0 KAE 1 Liga
1 KAE 2 Liga
2025: Ligaez

1990 eta 1995 artean sanpedrotarrek bigarren traineru bat uretaratu zuen eta Kalparra izena jarri zioten. Sei denboraldi horietan hainbat bandera irabazi zituen. 1991ean "Descubridor bandera" eta Donibane Lohizunekoan garaile izan zen, 1993an Traineru gipuzkoarrak promozionatzeko liga irabazi zuen (Pasaia eta Fortuna banderak barne) eta 1995ean bost bandera irabazi zituen:

Hamabost urte beranduago, 2010an berriz atera zuen bigarren trainerua San Pedrok[18]. KAE 2 Ligan aritu zen eta emaitzarik onena 2013an izan zuen, Ligan zortzi bandera eskuratu zituen eta Ligako txapeldun gelditu zen[19]. Urte bakarra egin zuen KAE 1 mailan baina 2015ean play-offetan berriz itzuli zen, oraingoan ere urte bakarrerako. 2018an uretaratu zuen trainerua azken aldiz.

  • KAE 2 Liga
    • Txapelduna (1): 2013
    • Hirugarrena (2): 2012, 2015
EtxekoaSan Pedroko KAE Bandera (0): hirugarren 2013 eta 2015ean
Gipuzkoan-
BizkaianAlgortako Portuzarra Ikurrina (1): 2013
Plentziako Ikurrina (1): 2013.
Areetako Bandera (1): 2013
Mundakako Bandera (1): 2013.
Itsasoko Amaren Bandera (1): 2013
Erandioko Ikurrina (1): 2015.
KantabrianSan Vicente de la Barquerako Bandera (1): 2012.
Ría del Asón Bandera (1): 2013.
Santanderko Bandera (1): 2013.
AsturiasenGozón Udaleko Bandera (1): 2013.
Denboraldiak
KAE 13
KAE 27
2026 barne.
UrteaLiga
2005Federazio Liga, 16.a
2006-
2009
ez
2010KAE 2 Liga, 11.a
2011KAE 2 Liga, 7.a
2012KAE 2 Liga, 3.a
2013KAE 2 Liga, 1.a ()
2014KAE 1 Liga, 11.a (p.o. )
2015KAE 2 Liga, 3.a (p.o. )
2016KAE 1 Liga, 11.a (p.o. )
2017KAE 2 Liga, 12.a
2018KAE 2 Liga, 7.a
2019-ez
  • (p.o.) play-offak

San Pedroko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Pedrok bi estropada antolatzen ditu Pasaiako Badian, alde batetik TKE Ligako San Pedroko Bandera eta bestetik KAE 2. mailako estropada.

Hauetaz gain 2009tik aurrera San Pedroko Test estropada antolatu izan du martxoan.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) angelobregonsierra. (2014-11-27). «Cofradías vs. Sociedades Deportivas» LA BANCADA DEL REMO (kontsulta data: 2024-05-19).
  2. 1 2 «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2024-12-14).
  3. 1 2 «Arraun Ikasi Kontxa» www.arraunikasi.com (kontsulta data: 2024-05-19).
  4. 1 2 3 (Gaztelaniaz) LASA, GAIZKA. (2010-01-09). «El regreso de un patrón de madera» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-05-19).
  5. 1 2 «San Pedro eta Bueu igo dira Eusko Label Ligara; Santurtzik maila galdu du» EITB 2023-09-17 (kontsulta data: 2024-05-19).
  6. «ONDARROA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-12-14).
  7. 1 2 «AITA MANUEL - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-05-19).
  8. (Gaztelaniaz) Viñas, Elena. (2019-11-16). «Por aquellas victorias de la Libia» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-12-14).
  9. (Gaztelaniaz) Alberdi, Martín. (2022-08-31). «Palmarés de ganadores de la Bandera de La Concha» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-12-14).
  10. «Kalparra» Pasaia (kontsulta data: 2024-12-14).
  11. «Castro confirma su dominio en la Ría y bate el récord de victorias en la Liga de Remo San Miguel» www.publico.es 2009-09-20 (kontsulta data: 2024-05-19).
  12. (Gaztelaniaz) «Rivalidad eterna, un objetivo común» Mundo Deportivo 2020-06-26 (kontsulta data: 2024-05-19).
  13. (Gaztelaniaz) EFE. (2019-09-15). «Zarautz asciende a la ACT y Hondarribia permanece en la Liga Euskotren» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-12-14).
  14. (Gaztelaniaz) EFE. (2020-09-20). «Zarautz sella la permanencia y Tirán el ascenso a la Liga Eusko Label» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-12-14).
  15. (Gaztelaniaz) González, Cristina. (2022-09-19). «Samertolaméu vuelve a la ACT con “orgullo”» Faro de Vigo (kontsulta data: 2024-12-14).
  16. «San Juan eta Ares Eusko Label Ligara igo dira; San Pedrok maila galdu du» EITB 2024-09-15 (kontsulta data: 2024-12-14).
  17. (Gaztelaniaz) VIÑAS, ELENA. (2016-11-19). «Por las gestas de Aita Manuel» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-12-14).
  18. (Gaztelaniaz) LASA, GAIZKA. (2010-08-13). «La trainera B, de quebradero de cabeza a satisfacción» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-12-14).
  19. (Gaztelaniaz) n.g. (2013-08-25). «San Pedro B certifica hoy su ascenso» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-12-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]