Sant'Agnese in Agone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sant'Agnese in Agone
Roma s Agnese in Agone 2011-08-07.jpg
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
Italiako udalerriErroma
Erromako RioniakPonte
Koordenatuak 41° 53′ 56″ N, 12° 28′ 21″ E / 41.898888888889°N,12.4725°E / 41.898888888889; 12.4725Koordenatuak: 41° 53′ 56″ N, 12° 28′ 21″ E / 41.898888888889°N,12.4725°E / 41.898888888889; 12.4725
Historia eta erabilera
Irekiera1949
Izenaren jatorria Agnes of Rome Itzuli
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Roman Catholic Diocese of Rome Itzuli
Arkitektura
Arkitektoa Carlo Rainaldi
Francesco Borromini
Estiloa Arkitektura barrokoa
Barrokoa
Webgune ofiziala

Sant'Agnese in Agone Erromako eliza bat da, Navona enparantzan kokaturik dagoena, Parione rionean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

In agone izenak "hilzorian" esan nahi du. Navona enparantzaren jatorrizko izena piazza in agone zen, izan ere enparantza erromatarren Stadium itxuran eraiki baitzen. Erabilerak in agone izena navona izenera aldatu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inozentzio X.a Aita Santuak, jaiotzez Giovanni Battista Pamphili, bere familiaren jauregiaren ondoan kapera bat egiteko agindua eman zuen, horrela familiakoak etxetik atera gabe joan zitezkeen mezatara. Inozentzio X.a Navona enparantza bere familiari loturiko espazioa sortu nahian ari zen garai hartan. Girolamo Rainaldi arkitektoak 1652an gurutze greziarreko oinarria zuen eraikia diseinatu zuen, hasieran Via Santa Maria dell’Anima kalera begira, plazatik kanpo.

1652an bertan eraikuntza lanak hasi ziren arren hasierako diseinuak aldaketa ugari izan zituen. Francesco Borromini arkitekto ezagunak Rainaldirekin batera aldaketak adostu eta proiektua birdiseinatu zuen. 1655ean Inozentzio X.a hil zen eta ardura bere iloba Camillo Pamphilik hartu behar zuen arren interes handirik ez zuen erakutsi eta Borrominik proiektua bertan behera utzi zuen 1657an.

1668an Camilloren alaba zen Olympia Pamphilik ardura hartu eta Rainaldi eta Ciro Ferrik bukatu zuten lana, Borrominiren diseinuan aldaketa nabarmenak egin zituzten ordea.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sant'Agnese in Agone Aldatu lotura Wikidatan