Sant Climent eliza (Taüll)
Sant Climent eliza Taüll herrian dago, La Vall de Boí haranean (Lleida, Katalunia).
Sant Climent eliza (Taüll) | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Interes Nazionaleko Kultur Ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Lleidako probintzia |
Eskualdea | Alta Ribagorça |
Kataluniako udalerria | La Vall de Boí |
Koordenatuak | 42°31′02″N 0°50′54″E / 42.5172°N 0.8483°E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Klemente I.a |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 988-004 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BCIN | 76-MH-EN |
BIC | RI-51-0000692 |
|
2000. urtean Gizateriaren Ondare izendatu zuten, La Vall de Boíko beste eliza erromanikoekin batera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eliza 1123ko abenduaren 10ean kontsakratu zuten. Hori dio zutabe batean topatu zen idatzi batek.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basilika oina dauka eta hiru nabe. Hauek hiru zutabe zilindrikorekin banatuta daude. Zutabeek ez dute kapitelik. Horren ordez, abakoak dituzte.
Absidea dauka eta alboetan bi absidiolo. Hegoaldean 6 solairuko dorre bat dauka, XII. mendean eraiki ziren Italiako dorreen itxurakoa. Laugarren solairuan kanpai bat dago.
Hormetako harriak landu gabe daude, eta ez dute leihorik. Hiru ate ditu.
Kanpoko dekorazioa lonbardiarra da, batez ere absidean. Jatorrian eliza margotuta zegoen kanpotik eta barrutik.
Barruan fresko batzuk gorde dira, nahiz eta gaur egun Kataluniako Arte Museo Nazionalean dauden. Absidean erreplika bat marraztu zen, Pantokratorrarena eta Tetramorfoarena.
-
Elizaren oina
-
Absideko apaingarri lonbardiarrak
-
Dorrea, absidioloa eta absidea
-
Absideko marrazkiak: Pantokratorra eta Tetramorfoa
-
Kontsakrazioa adierazten duen marrazkia