Santa Barbara parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrasateko Santa Barbara parkea

Santa Barbara Arrasateko (Gipuzkoa) parkea da, erdialdetik gertu kokatuta, garai batean herria babesteko erabiltzen zuten mendixka. Beronen gailurrean, Goikobalu izeneko gunean, Nafarroako Erresumaren gaztelu bat zegoen antzina, zeinaren lau dorre aurkitu zituzten 1994an. Bertan Arrasateko kondairan azaltzen den herensugearen eskultura ere dago ikusgai.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrasateko dragoia, Santa Barbara parkean

Kondairak dioenez, Mondragon izena aspaldian herritarrak beldurtzen zituen Santa Barbara mendiko herensugean oinarritzen da. Eskualdeko olagizonek garaitu zuten dragoi hau, eta honenbestez jaso zuen izen hau herriak. Alfontso X.a Jakitunak egindako hiri-gutunean irakur daiteke hurrengo esaldia:

por fabor que avemos de fazer bien e merced a todos los pobladores de la puebla que es en Leniz, que avie ante nombre Arressate, a que Nos ponemos nombre Montdragon

Historialariek diotenez, ordea, Montdragon izena ez dago kondairan oinarrituta. Beraien ustez, kondaira ondoren asmatutakoa da, izena arrazoitzeko, eta berau erregearen burutaldia baino ez zen izan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]