Edukira joan

Santa Cruz del Islote

Koordenatuak: 9°47′10″N 75°51′32″W / 9.7861°N 75.8589°W / 9.7861; -75.8589
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Cruz del Islote
Datu orokorrak
Motauharte
Luzera0,2 km
Zabalera0,125 km
Azalera0,012 km²
Geografia
Map
Koordenatuak9°47′10″N 75°51′32″W / 9.7861°N 75.8589°W / 9.7861; -75.8589
UTC orduaUTC−05:00
Honen parte daArchipelago of San Bernardo (en) Itzuli
Estatu burujabe Kolonbia
Kolonbiaren banaketa administratiboa Bolívar
Ur-gorputzaKaribe itsasoa
Leku geografikoaArchipelago of San Bernardo (en) Itzuli

Santa Cruz del Islote Kolonbiako uhartetxo artifizial bat da, Morrosquillo golkoan eta San Bernardo artxipelagoan kokatua. Rincón del Mar-etik oso gertu dago, baina administratiboki, artxipelagoa Cartagena de Indias barrutiaren jurisdikziopean dago. Munduko uharterik populatuena da. Hektarea batean ia bostehun pertsona bizi dira.[1] Uhartearen batez besteko dentsitatea 1,25 biztanlekoa da 10 m²-ko. Lurraldeak ez du gobernu propiorik, ezta tokiko agintaririk ere. Arazo ekologiko handiak pairatzen ditu.

Uhartearen jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri artifizialeko uhartetxoa tokiko pertsonek hasi zuten; horretarako, korala, hondakinak edo harriak erabili zituzten itsasbeheraren zati batean itsasoari lurrak irabazteko. Lehenengo establezimendu hau 1870. urtekoa dela uste da. Txikiak zirenez, pertsona batzuk ondoko uharteetara joango ziren, hala nola Tintipánera edo Mucurara.[2]

  • Arrantza izan da urtetan ekonomiaren oinarri nagusia.
  • Turismoa. Egunero bostehun turista inguruk uhartea bisitatzen dute.

Ez du hondartzarik eta ez du nekazaritzarako leku nahikorik, ezta manglarik edo ur gezako iturririk ere.[3]

Uhartean zehar bisita gidatuak daude. Turistek bi orduz bisitatu ahal izaten dute, 18 dolarreko prezioan, urteko denboraldiaren arabera. Bertara iristeko, bisitariek itsasontzi bat hartu behar dute Rincón del Mar, Coveñas, Tolú edo Cartagenatik.[4]

  • Espazio falta. Esaterako, hilerria beste uharte batean dago.
  • Ur eskasia, batez ere udan. Beste uhartetik ornitu behar dute.
  • Kutsadura.
  • Arrantzaren jaitsiera, gehiegizko harrapaketen ondorioz.
  • Turismoa.[5]
  • Itsaso mailaren igoera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]