Edukira joan

Santa Cruz museoa

Santa Cruz museoa
Museo de Santa Cruz
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaToledoko probintzia
UdalerriaToledo
Koordenatuak39°51′36″N 4°01′14″W / 39.860131°N 4.020569°W / 39.860131; -4.020569
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1961
Inaugurazioa1961
Kontaktua
HelbideaCalle Miguel de Cervantes 3
E-postamailto:museodesantacruz@jccm.es
Telefonoatel:+34 925221402
Webgune ofiziala

Santa Cruz Museoa Espainiako Toledo hiriko erakundea da. Santa Cruz ospitale zaharrean du egoitza, eta Grekoaren pintura-errepertorio baliotsua du erakargarri nagusi gisa. Museoa Alde Historikoan dago. [1]

Museoa hiriko erakargarri turistiko nagusietako bat da, neurri handi batean Grekoaren koadroen errepertorio baliotsuagatik, horietako asko Toledoko hainbat elizek utzita. Bildumak artistaren eboluzio ia osoa Toledon irudikatzen du, hiriko lehen urteetatik, 1614an hil baino lehentxeago arte.

Badira, bestetik, XVI eta XVII. mendeetako artista handien lanak, besteak beste, Nicolás Francés, Sijenako maisua, Pieter Coecke, Francisco de Comontes, Juan Correa de Vivar, Blas de Prado, Luis Tristán, Gaspar de Crayer, Vicente Carducho, Juan Bautista Maíno, e.a.

Margolanekin batera zenbait eskultura eta zeramikak erakusten dira.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Museo de Santa Cruz | Museos y Monumentos» turismo.toledo.es (kontsulta data: 2025-12-16).
  2. (Gaztelaniaz) Toledodiario. (2021-12-25). «La colección de cerámica 'Carranza' se quedará en el Museo de Santa Cruz tras su compra por el Gobierno regional» Noticias Toledo y Provincia | Toledodiario (kontsulta data: 2025-12-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]