Santa Eulàlia eta Santa Júlia d'Elneko katedrala

Koordenatuak: 42°35′57″N 2°58′20″E / 42.5992°N 2.9722°E / 42.5992; 2.9722
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Eulàlia eta Santa Júlia d'Elneko katedrala
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
DepartamenduaEkialdeko Pirinioak
Frantziako udalerriElne
Koordenatuak42°35′57″N 2°58′20″E / 42.5992°N 2.9722°E / 42.5992; 2.9722
Map
Altitudea33,1 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Perpignan-Elne (en) Itzuli
Erabileraparish church (en) Itzuli
Katedrala
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00104012

Santa Eulàlia eta Santa Júlia d'Elneko katedrala Elneko udalerrian dago, Languedoc-Roussillon lurraldean, Ipar Katalunian (Frantzian). Estilo erromanikokoa da, XI-XIII. mendekoa. Zenbait elementu gotikoak ere erakusten ditu. Apezpikutegia VI. mendean sortu zen eta lehenengo apezpiki Domne (571-586) izan zen; horrela jaso zen Toledoko eta Narbonako kontzilioen aktetan. Apezpikutegi honek IX. mendetik aurrera lurraldeak Conflent, Rosselló eta Vallespirren izan zituen. 1801an ezabatu zuten eta Carcasonako gotzain barrutian sartu zuten. 1817an, bestetik, Perpinyàgo gotzain barrutia sortu zuten eta hara eraman zuten.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru habearteko basilika oinplanta du. Erdikoak kanoi ganga du, zortzi metroko zabaleraz, eta alboetakoak esfera-laurdenekoak dira, hiru absidez.

Fatxada nagusia puntu erdiko arkukoa da, apaingarririk gabe. Aurretik bi kanpandorre zituen baina bat bakarrik gelditzen da. Bestea ordezkatzeko adreiluzko dorre bat eraiki zen. Dorreak lau solairu dutu, bakoitzen lau arkukin alde bakoitzean. Basalto beltzezko arkiboltaz apainduta dago. Kanpotik, abside nagusia bi hormabularrekin indartuta dago; arkuteria itsuak eta lesenak ditu ere bai.

Klaustro[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klaustroa XII eta XIV. mendeetan eraiki zen. Lau angeluko oinplanta irregularra du. Gaue egungo Historia eta Arkeologia museoekin komunikatuta. Hegoaldeko galeria erromaniko garaiko bakarra da; besteak gotikoak dira. Eraikuntzan Ceret herriko marmola erabili zen. Aurkitzen diren eskulturak batez ere landareak eta animaliak dira, baita ere historia-eszena baten bat. Ramón de Bianya eskultorearen bi hilobi daude, bestetik: batean Ramón de Vilallonga apezpikua dago (1216) eta bestean Ferran del Soler (1203); badago hirugarren hilobi bat, Guillem Jordá (1186) apezpikuarena, baina egilea ez da ezagutzen.

Klaustroaren iparraldeko galeria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]