Santa Fe (Urraulgoiti)
- Artikulu hau Urraulgoitiko etxaguneari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Feko monasterioa».
Santa Fe | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko aireko ikuspegia, 2020. urtean | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioarrea |
Udalerria | Urraulgoiti |
Administrazioa | |
Mota | etxalde |
Izen ofiziala | Santa Fe |
Posta kodea | 31448 |
Herritarra | santafetar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°46′32″N 1°14′45″W / 42.77558565°N 1.24588965°W |
Garaiera | 593 metro |
Distantzia | 44,7 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 2 (2023) |
Santa Fe[1][a] edo Santafe[b] Urraulgoiti ibarreko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioarrea eskualdean.
Bertako biztanleak santafetarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santa Fe edo Santafe toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Sancte Fidis de Ezcaniz (1532)
- Santa Fe (1534)
- Santa Fee de Ezcaniz (1706)
- Santa Fe (13800
- Santa Fe (1915)
- Santafe (1990)
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santa Fe Urraulgoiti ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urraulgoiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora dago. Udaletxea Irurozkin dago. Erliebe handiko ibarra da, Ugarron bezalako arroilek nabarmenduta, lurraldeko gainerako lekuetatik isolatzen baitute. Ibarraren erdialdea nekazaritzakoa da, baina zenbat eta iparralderago edo ekialderago, orduan eta lur gutxiago dago erabilgarri. Azkenik, gainerako udalerriekin muga egiten duten eremuak menditsuak dira.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erlieberaren desberdintasunak direla eta, Urraulgoitin bi klima desberdintzen dira, batetik hegoaldeko klima azpimediterraniarra, eta bestetik iparraldeko klima azpiozeanikoa. Iparraldean izaten diren prezipitazio ugariagoak direla eta (batez beste 1 400 mm edo gehiago urtero), pagadi ugari daude. Bien bitartean, hegoaldean, urtero 900 mm jausten direlarik, pinu basatia da espezierik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da.
Zuhaitzen artean espezierik ugariena birlandaturiko (Austriatik ekarri zituzten XVIII. mendearen amaieran) pinu lariziarrak dira, guztira 591 hektarea hartuz.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urraulgoitin dagoen hemen, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Eparotz, 1974-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 22.0 | 26.0 | 29.0 | 33.0 | 38.0 | 41.0 | 40.0 | 37.0 | 32.0 | 25.0 | 21.0 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.6 | 10.2 | 13.4 | 15.3 | 19.9 | 24.9 | 28.6 | 28.5 | 24.0 | 18.4 | 12.2 | 9.1 | 17.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.2 | 5.2 | 7.8 | 9.8 | 13.8 | 17.9 | 20.7 | 20.7 | 17.1 | 12.8 | 7.8 | 5.0 | 11.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.1 | 0.2 | 2.3 | 4.3 | 7.7 | 10.8 | 12.8 | 12.8 | 10.1 | 7.2 | 3.3 | 0.8 | 6.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -17.0 | -17.0 | -9.0 | -4.0 | -3.0 | 1.0 | 5.0 | 2.0 | 1.0 | -3.0 | -8.0 | -11.0 | -17.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 69.3 | 67.9 | 62.6 | 91.9 | 71.3 | 52.8 | 35.0 | 39.5 | 62.2 | 92.0 | 93.7 | 95.2 | 833.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 47.0 | 35.5 | 50.0 | 46.0 | 38.0 | 48.0 | 56.0 | 73.0 | 66.5 | 87.0 | 54.0 | 74.5 | 87.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.5 | 9.7 | 8.9 | 12.2 | 10.7 | 6.9 | 4.6 | 4.8 | 7.0 | 10.5 | 11.5 | 12.0 | 109.3 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.6 | 1.4 | 1.2 | 0.8 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.5 | 1.1 | 6.6 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1802an prior batek zaintzen zuen, eta haren aurkezpena ibarrari berari zegokion, eta errota bat zuen; bere produktua harentzat gordetzen zen, Aiantzeko kondearentzat errenta txiki bat izan ezik, zerbitzu erlijiosoei ordaintzeko.
Urraulgoitiko ibarburua izan zen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023 urteko erroldaren arabera 2 biztanle zituen Santa Fek.[5]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 2 | 3 | 2 | 2 | 2 | 2 | 3 | 3 | 3 | 1 | 2 | 2 |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Urraulgoiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[6]
Koldo Zuazok, 2010ean, Urraulgoiti ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urrozko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santa Feko monasterioa, XII. mendeko kristiau monasterioa.
- Santa Feko monasterioko eliza, monasterioaren erdiko nabea, XIII. mendekoa.
- Santa Feko monasterioko klaustroa, monasterioko patio nagusia, XVII. mendekoa.
- Santa Feko monasterioko garaia, XV. mendean eraikitako ibarreko garai tradizionala.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ /sánta fé/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza lehengo silaban - ↑ /sántafè/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza lehengo eta kamutsa azken silaban
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Santa Fe - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ «Meteo Nafarroa - Fitxa Klimatikoak - Eparotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
- ↑ Eparozko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Santa Fe» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.