Santa Klara komentua (Azkoitia)

Koordenatuak: 43°10′44″N 2°18′17″W / 43.17889°N 2.30486°W / 43.17889; -2.30486
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Klara komentua (Azkoitia)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Azkoitia)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAzkoitia
Koordenatuak43°10′44″N 2°18′17″W / 43.17889°N 2.30486°W / 43.17889; -2.30486
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea39

Santa Klara komentua Azkoitian dagoen klaratarren komentua da, 1589an erregeren entzule zen Francisco Zuatzola Floreagak sortua. Eliza barrokoa du

Erretaula nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Klararen erretaula hau rokoko estiloaren printzipio berriekin bat etorriz egindako lehenbizikoetakoa dugu, eta arkitektura-alorrean hainbesteko interesa eragingo zuen Euskal Herriko rokokoaren oskol itxurako erretaulen eredu goiztiarra dugu.

Erretaula nagusi hau 1740-42 bitartean egina da Inazio Iberoren trazaerari jarraiki. Zortzi aldeko oina du oskol itxurako erretaula honek, eta zizailuaz, gorputz bakarraz eta hiru kaletan antolatutako erremate batez osatzen da. Kapitel konposatuko zutabe ildaskatuak ditu, rokoko apaingarriz hornituak. Altzaria Jose Lizardik burututako jaspezko idulki baten gainean kokatuta dago. Basamentuan apaingarri oparoko ateak zabaltzen dira alboetara, moldura barrokoak dituzte eta zutabeen azpiko mentsulak aingeru-buruekin apainduta daude. Erdiko kalean santutegia kokatuta dago arku lerronahasi batez inguratutako nitxoan, XIX. mendeko erretaularen atzean. Erretaularen gainean, Santa Klararen horma-konka agertzen da, kartela txirladun bat duela gainean. Kartela hau atikoko irudiaren apala bermatuta dagoeneko taulamendua kurbatzen da. Gorputzaren alboetako kaleetan, apaingarriz hornitutako apalen gainean, erremate kiribildun taulamenduen barruan txertatutako erdi-puntuko hondoetan agertzen dira tailak. Oskolean, zutabeen bidez berezitako hiru kaleko banaketa giltzarriraino iristen diren nerbioen bidez luzatzen da. Erdiko taila horma-konka batean ageri da, errematean aingerutxo batzuk dituela eta arrokaia txirladunaz apaindua. Alboetan, irudiak kanpai- eta errezel-formako pabiloietan kokatuta daude, eta multzo osoa itxiz, giltzarriko Gloria nabarmentzen da. Erretaulak rococo estiloko apaindura du, kartela eta apaletan tarteka agertzen diren zintzilikari, pitxer, oihal, arrokaia eta aingerutxo-buruak nabarmentzen direlarik.

Elizako buruaren taila, Santa Klararena alegia, lehen gorputzeko horma-konkan agertzen da eta bere gainean, errematean, Andre Maria Sortzez Garbiaren irudia agertzen da. Ebanjelioaren kalean, Santa Katalina Boloniakoaren irudia ikus daiteke, eta Santa Koletaren irudia, berriz, Epistolaren kalean. Bestalde, errematean San Bernardino Sienakoaren eta San Joan Capistranokoaren irudiak agertzen dira eta erlikiategiaren gainean, azkenik, San Migelen irudi txiki bat, erretaula baino geroagokoa.

Irudien polikromia erretaularen garai berekoa da, eta erretaularen urreztatze-lanak eta polikromia, berriz, berau burutu baino nabarmen geroagokoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa