Santa Luzia (Gasteiz)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Santa Luzia
Gasteiz, Euskal Herria

Santaluzia.jpg

Santa Luziako poligonoaren ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Gasteiz
Koordenatuak 42° 50′ 42″ N, 2° 39′ 26″ W / 42.845°N,2.65722°W / 42.845; -2.65722Koordenatuak: 42° 50′ 42″ N, 2° 39′ 26″ W / 42.845°N,2.65722°W / 42.845; -2.65722
Santa Luzia hemen kokatua: Euskal Herria
Santa Luzia
Santa Luzia
Santa Luzia hemen kokatua: Araba
Santa Luzia
Santa Luzia
Santa Luzia (Gasteiz) hemen kokatua: Gasteiz erdigunea
Santa Luzia (Gasteiz)
Santa Luzia (Gasteiz)
Santa Luzia (Gasteiz) (Gasteiz erdigunea)
Demografia
Biztanleria 9.116 (2008)
Artikulu hau Gasteizko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Luzia (argipena)».

Santa Luzia Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren hego-ekialdean kokaturik dago. Arana eta Judimendiko auzoekin egiten du muga, eta trenbidearen ondoan kokaturik dago. Auzo txikia da, eta altuera handiko etxebizitza dorreak dauzka, 14 solairu artekoak. Auzoa 1980ko hamarkadatik aurrera eraiki zen, Errekatxiki erreka izan zenaren bailaratxoaren gainean. Hori dela eta, auzunetik Gasteizko erdigunera joateko maila aldaketa nabarmena igo beharra dago.

Auzoa Jazinto Benavente kalearen inguruan egituraturik dago. Kale hau hiriaren ingurabide zaharraren atal bat da, eta oraindik ere hiriko motordun zirkulazioa bideratzeko kolektore nagusietakoa da.

TUVISAren 8. lineak auzoa hiriaren erdigunearekin eta Sansomendi auzoarekin lotzen du. 16. eta 17. lineek Gasteizko gainerako auzoekin lotzen du.

Auzoko eskola publikoa Izarra-Santa Luzia-Ángel Ganivet da. Calasanz ikastetxe kontzertatu erlijiosoa ere auzoan dago.

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz