Santa María de Carracedoko monasterioa
Santa María de Carracedoko monasterioa | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Leóngo probintzia |
Udalerria | Carracedelo |
Koordenatuak | 42°34′15″N 6°43′53″W / 42.5708°N 6.7314°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | X. mendea |
Jabea | Diputación Provincial de León (en) ![]() Roman Catholic Diocese of Astorga (en) ![]() |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Astorga (en) ![]() |
Izena | Maria |
Suntsipena | 1835 |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa Romanesque architecture in Spain (en) ![]() |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000341 |
Santa María de Carracedo monasterioa Espainiako Leongo probintzian dagoen Carracedo del Monasterio (Carracedelo) herriko eraikin historikoa da. Bermudo II.a Leongoak sortu zuen, 990an. Monasterio hau San Pedro de Montes monasterioarekin lurraldeen ikuspuntutik Bierzoko garrantzitsuenak izan ziren; ekonomikoki, aldiz, ez ziren hain indartsuak. Historiaren momentu desberdinetan haren jarraipenari buruzko zalantza handiak izan ziren. Gaur egun gordetzen dena, neurri handi batean, erorkinak dira.[1] [2]
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian zehar egindako hainbat erreforma arkitektonikoren xedea eta garai modernoan abandonuaren biktima izan da monasterioa. Gaur egungo emaitza erdi hondatutako monumentu bat da, bisitarako zaharberrituta egon arren. Egungo eraikinek estilo desberdinak uztartzen ditu: elementu erromanikoak, zistertarrak eta protogotikoak nabarmentzen dira. Multzoan monasterioaren espaizoak eta Errege Jauregia daude. Gaur egun, Instituto de Cultura Leonesa mende dagoen Zistertar Museoren egoitza da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monasterioa Bermudo II.a Leongo erregeak 990. urte inguruan Leongo lurretan sortu zuen. Haren helburu nagusia Almanzor buruzagi musulmanaren erasoetatik eta konkistetatik ihes egin zuten fraideei aterpea eskaintzea zen. Monarkak benediktarrei Carracedo herrian zituen Cúa ibaiaren inguruan lur batzuk eman zituen monjeei eman zien bertan San Salbatzaileari eskainitako monasterioa egiteko.
997an San Salbatzaile monasterioak probintziako beste toki askoren patu bera jasan zuen, hau da, Almanzorrek ia erabat txikitu zuen Santiago de Compostela suntsitzeko egin zuen bidean. Hondamendiaren ondorioz monasterioak 999. urtean ezin izan zuen Bermudo II.aren gorpuzkinak jaso, nahiz ete haren testamentuan horrela jasota izan. Handik aurrera monasterioa ia mende oso bat desagertzeko zorian. Utzikeriak markatutako bolada horretan, XII. mende arte, ia ez dago informaziorik monasterioari buruz.
1138an Sancha Raimúndez infanta-erreginak eta Alfontso VII.a Gaztelakoaren arrebak, San Salbatzaile monasterioa zaharberritzeko agindua eman zuen, ondoko Santa Maria de Valverde monasteriotik, Corullón inguruan, monjeak ekarriz. Sancha, bestetik, denbora luzez eman zuen komentuan, horrela Errege Jauregia bihurtuz.
San Salvadorrek ondoz ondoko pribilegioen eta errege-emakidaren dohaintzen helburua izan zen, harik eta Leongo, Galiziako, Asturiasko eta Zamorako lurraldeetako Benediktarren hamar monasterioen gaineko autoritate jurisdikzionaleko abadia bihurtu zen arte. Aldi berean, hamarnaka ustiategi, mahastiak, errotak eta nekazaritzako beste ekoizpen zentro batzuk kontrolatu zituen. 1203an komunitateak benediktar jantzi beltzak alde batera utzi zituen eta Zistertarren Ordenako zuriak hartu zituen, zuzentzen zituen Espainiako monasterio guztiekin batera, Frantziar Cîteauxko abadiaren filiaziora bihurtu zen. Gainera, bere izena aldatu zuen, Carracedoko Santa Maria monasterioa bilakatuz.
XIV. mendean Carracedo krisi material eta espiritual batean sartu zen. 1505ean krisia amaitu zen Gaztelako Kongregazio Zistertarrean sartu zenean. Mugimendu horrek benetako espiritu monastikoa berreskuratzea suposatu zuen. XIX. mendearen hasieran, 1808an Independentzia Gerra piztearekin batera gelditu ziren hasitako handitze lanak. 1835ean, Mendizabalen desamortizazioaren ondoren (1835), abandonu, lapurketa eta hondamen etapa batean sartu zen. [3] Egoera hori 1988tik aurrera aldatu zen: urte horretan eraikinak Leongo Diputazioaren eskuetara pasa ziren. Erakunde horrek zutik zeuden eraikinaren zatiak zaharberritzeko eta sendotzeko konpromisoa hartu zuen. 1991n amaitu ziren lanak.
1929an monumentu historiko-artistiko nazional izendatu zuten eta gaur egun Kultura Intereseko Ondasun gisa (BIC) zerrendatuta.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ikuspegi orokorra.
-
Erreginaren sukaldearen izenarekin ezagutzen den espazioa.
-
Jan aretoa.
-
Klaustroaren erorkinak.
-
Arku bat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Quintana Prieto, Augusto; Fernández García, Amalio: Guía del Bierzo. León. Imprenta Provincial, 1965.
- ↑ Balboa de Paz, José Antonio (2005). El Monasterio de Carracedo. 2.edizioa, Instituto Leonés de Cultura. Leongo Probintzia Diputazioa. ISBN 84-95702-47-9.
- ↑ García González, Miguel José. La Desamortización de Mendizabal y Espartero en El Bierzo, 1994, ISBN 84-87081-84-3.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):360ºko irudi panoramikoak.
- (Gaztelaniaz):Arte-románico.com webgunearen informazioa.
- (Gaztelaniaz):Julia Llamas Pérezek egindako deskribapena.
- (Gaztelaniaz):Webgune ez ofiziala.
- Bierzo
- Espainiako erorkinak
- Gaztela eta Leongo monasterioak
- X. mendeko arkitektura
- León probintziako eraikinak
- León probintziako kultura-intereseko ondasunak
- Carracedelo
- 990
- XI. mendean amaitutako eraikinak
- Espainiako arkitektura erromanikoa
- Espainiako arkitektura gotikoa
- Arkitektura neoklasikoa
- Gaztela eta Leongo museoak
- Espainiako monumentuen multzoak
- Zistertarren monasterioak